Kataluniako Volta (2. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bouhannik bigarren garaipena jarraian eskuratu du

Cofidis taldeko txirrindulariak irabazi du Voltako bigarren etapa eta lidergoa mantendu du. Frantziarra nagusi izan da esprintean.
18:00 - 20:00
Nacer Bouhannik bitik bi irabazi ditu, eta erraz gainera; gaur, Oloten

Nacer Bouhannik (Cofidis) irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa. Frantziarrak garaipena errepikatu du 2. etapan, astelehenean egin zen lehen etapan ere garaipena lortu ostean. Horrenbestez, Bouhannik lidergoari eutsi dio.

Astelehenean gertatu bezala, etapa garaipena esprintean erabaki da, eta Bouhannik berririo azaldu du azkarrena dela azken metroetan. Mataro eta Olot arteko etapak 178 kilometroko ibilbidea izan du, eta Cofidisek lan ona egin du kontrolean, baita esprinta bideratzerakoan ere. Gainera, sailkapen nagusian aldeak handitu ditu txirrindulari frantziarrak. Gianni Meersman (Etixx-Quick Step) izan da bigarren eta Philippe Gilbert (BMC), hirugarren.

Asteazkenean eta ostegunean mendiko etapak korrituko dira, eta Bouhannik sailkapen nagusiaren buruan ekingo dio asteazkeneko Pirinioetako etapari. Volta irabazteko hautagaien txanda izango da datozen bi egunetan.

">

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X