Paris-Niza, azken etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Thomasek lortu du azken garaipena; Izagirre, bosgarren

Azken etapan Tim Wellens belgikarra gailendu da. Alberto Contadorrek bigarren egin du sailkapen nagusian, liderrarengandik lau segundora.
Paris Nizako azken podiuma: Thomas, Contador eta Porte. Argazkia: Efe.
Paris Nizako azken podiuma: Thomas, Contador eta Porte. Argazkia: Efe.

Geraint Thomas Sky taldeko britainiarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako 74. edizioa.  Igande honetan zazpigarren eta azken etapa korritu dute, 134 kilometrokoa, Nizan hasi eta Nizan bertan amaituta. Alberto Contador bigarren izan da eta Thomasengandik lau segundora geratu da sailkapen nagusian.

Contadorrek 50 kilometroren falta jo du lehen erasoa, Robert Kiserlovski eta Yuri Trofimov taldekideekin batera. Minutu bateko aldea zabaltzea lortu dute.

Col d’Ézera bidean, helmugatik 18 kilometrora, Thomasek sufritu egin du eta Contadorrek minutu erdi kendu dio, Tim Wellensekin eta Richie Porterekin joan den bitartean.

Hala ere, alde hori ez da nahikoa izan azken garaipena lortzeko, eta azkenean lidergotik lau segundora geratu da. Etapa garaipena Wellensek lortu du (3:16:09), Contadorri eta Porteri esprintean irabaziz.

Bestalde, Ion Izagirre bosgarren izan da sailkapen nagusian, Thomasengandik 37 segundora.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X