Romandiako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etapa eta lidergoa Michael Albasinirentzat

Orica-GreenEdgeko suitzarrak Romandiako Itzuliaren bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta liderraren maillota kendu dio Geraint Thomasi (Sky).
Michael Albasini, lehenengoa Romandian / EFE.

Michael Albasinik (Orica-GreenEdge) irabazi du Romandiako Itzuliaren bigarren etapan, eta liderraren mailota eskuratu du. 168 kilometro egin du etapak, Apples eta Saint de Imier artean.

Suitzarrak hiru etapa irabazi zituen iaz, eta gaurkoan esprintean eskuratu du lehenengoa, Jarlinson Pantiano (IAM) eta Julian Alaphilippen (Etexx-Quick Step) aurretik.

Txirrindulariek hiru bigarren mailako mendate eta hirugarren mailako bat igo dituzte. Jonathan Fumeaux (IAM9 eta Maksim Belkov (Katiuxa) ihes eginda egon dira, baina tropelak azken igoera hasi berritan harrapatu ditu. La Vue des Alpes helmugatik 18 kilometrora zegoen.

Geraint Thomasek zulatua izan du, eta atzean geratu da. Albasinik lidergoa kendu dio helmugan, Skyren laguntza ez delako nahikoa izan tropelera itzultzeko.

Helmugara bidean, Reim Taaramae (Astana) bakarrik joan da, baina Katiuxa eta Oricaren lanak esprinta behartu du, bi kilometroren faltan.

ETAPAKO SAILKAPENAK

/p>

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X