Tirreno Adriatikoa, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garaipena eta lidergoa, Van Avermaetentzat

Belgikarrak zortzi segundoko aldea ateratzen dio sailkapen nagusian Adriano Malori orain arteko liderrari (Movistar), eta bederatzi Fabian Cancellara suitzarrari (Trek).
18:00 - 20:00
Van Avermaet lider jarri da, hirugarren etapa irabazita

Greg Van Avermaet belgikarrak (BMC) irabazi du Tirreno Adriatiko lasterketako hirugarren etapa, 203 kilometrokoa, Cascina eta Arezo artean. Van Avermaet, gainera, sailkapeneko lidergoan jarri da.

Belgikarrak aurtengo denboraldian lortu duen lehenengo garaipena da gaurkoa. Bigarren Peter Sagan (Tinkoff) sartu da, eta irugarren, Zdenek Stybar (Etixx) txekiarra.

Sailkapen nagusian, Avermaetek zortzi segundo aldea ateratzen dio Malori italiarrari (Movistar), eta bederatzi Fabian Cancellara suitzarrari (Trek).

Larunbatean laugarren etapa korrituko dute; 218 kilometro Indicatore eta Castelraimondo artean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X