Poloniako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ion Izagirrek eta Intxaustik Majka inguratu dute Poloniako podiumean

Movistarreko euskal txirrindulariek ezin izan zuten Rafal Majkak (Tinkoff-Saxo) zuen aldea irauli Poloniako Itzuliaren azken erlojupekoan.
Majka, Izagirre eta Intxausti, podiumean / EFE.

Rafal Majkak (Tinkoff-Saxo) irabazi zuen Poloniako Itzulia, Ion Izagirrek eta Beñat Intxaustik (Movistar) inguratuta podiumean.

Poloniarra, bere herrialdean profeta, 18 segundoko aldea zuen Intxaustirekin, eta 22koa Izagirrerekin, eta aurretik mantendu zen sailkapenean. Tourreko bi etapen eta mendiko maillotaren ostean, poloniarrak arrakastak biltzen jarraitzen ditu.

Ion Izagirrek erlojupeko ona egin zuen, eta seigarren bukatu zuen. Majkak, aldiz, sailkapen orokorra ziurtatu zue, azken zati ona eginda.

Beñat Intxaustik egoera iraultzeko itxaropenarekin hasi zuen erlojupekoa, baina azkenea, Kristof Vandewalle (Trek) etapa irabazlea baino 43 segundo geroago helmugaratu zen.

SAILKAPEN OROKORRA

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X