Euskaltel-Euskadik hamabi txirrindulariko zerrenda iragarri du, eta Itzulirako zazpikotea hortik aterako du
Euskaltel-Euskadik hamabi txirrindulariko zerrenda iragarri du, asteartean, eta 2024ko Euskal Herriko Itzulirako zazpikotea zerrenda horretatik hautatuko du, "astean zehar", Jorge Azanza kirol zuzendariak. Honako hauek dira hamabi ziklista horiek: Jon Aberasturi, Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Victor de la Parte, Asier Etxeberria, James Fouche, Xabier Isasa, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi. Itzulia astelehenean hasiko da, apirilaren 1ean, Irunen, eta apirilaren 6an amaitu.
Euskal taldeak Guggenheim Bilbao Museoan egindako ekitaldi batean baieztatu du hori. Ekitaldi horretan, halaber, aurkeztu egin dute "marea laranjaren" elastiko berria; Itzulian banatuko dute kamiseta hori.
Euskaltel-Euskadiko arduradunek nabarmendu dutenez, orain arte deitutako hamabi txirrindulariak nortzuk diren kontuan izanik,Ā horietako hamaika "euskal harrobian" hazi dira, alegia, denak, James Fouche izan ezik; hori gutxi balitz bezala, hamar, hau da, Fouche zeelandaberritarra eta De la Parte izan ezik, gainerako guztiak, talde laranjan hasi dira profesional mailan lehiatzen: "Horrek zalantzarik gabeko balioa du. Euskaltel-Euskadi 2028an berpiztu zenetik, 24 txirrindularik egin dute debuta, gure taldean, profesionaletan. Horren ondorioz, nazioarte mailan, gorenean gaude, eta erreferentzia historikoa gara, 1994tik", nabarmendu dute.
Ekitaldian, horrez gain, aurreratu dute udazkenean estreinatuko dutela "marea laranjaren gaineko dokumental bat". Ondorengo hilabeteotan, Euskaltelek eta EITBk elkarrekin lan egingo dute, hori egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)