2024ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (137,8 km)
Apirilaren 6an, larunbatez, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren seigarren eta azken etapa jokatuko dute, eta zaleek gorriz azpimarratuta dute egun hori, aurreikuspena baita jardunaldi erabakigarria eta ikusgarria izatea. Etapa Eibarren hasi eta amaituko da, 137,8 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak dira. Hori gutxi balitz bezala, 2. mailako Gorla eta 3. mailako Elkorrieta, Trabakua eta Urkaregi ere gainditu beharko dituzte ziklistek. Laburbilduz, Itzuliko indartsuenentzako eguna izango da, onenek erakutsi beharko dute zer egiteko gai diren.
Lasterketako antolatzaileek, 63. Itzuliaren azken etapa hau aztergai, diote "exijentzia handikoa" izango dela, "hasieratik", eta nabarmenduta dute ezinbestekoa izango dela talde ona izatea, errepidean jazotzen dena kontrolatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, etapa nagusia da; ohi bezala, baliteke Eibarren berrestea aurreko egunetan ikusitakoa, eta, halaber, gerta liteke lehenengo bost etapetan gertaturikoari erabateko buelta ematea.
13,5. kilometroan igaroko da tropela eguneko lehen mendateko pankartapetik; 3. mailako Elkorrieta da hori. Batez beste, % 6,7 malda du, bai eta igoerako 2,6 kilometro ere. Jarraian dator 1. mailako Azurki mendatea; horrek 5,1 kilometro ditu, % 7,4an, eta 24,9. kilometroan amaituko da. Azurki jaitsita, lasterketa Azkoitian izango da, eta bertan hasiko dira 2. mailako Gorla igotzen. Gorla luzea da; izan ere, 9,6 kilometroko igoera da. Batez beste, % 5,7ko malda du. Ziklistek etapako 45. kilometroan topatuko dute mendateko pankarta, eta Itzulia, handik gutxira, Bergaran eta Soraluzen izango da.
Parte-hartzaileek Krabelin igoko dute gero. 1. mailako mendate horrek bost kilometro ditu, eta, batez beste, % 9,6ko malda gogorra. Etapako 70,2. kilometroan du pankarta, eta lasterketak Markina-Xemeinerako bidea hartuko du orduan. Bizkaiko udalerri horretan jokatuko dute jardunaldiko lehenengo esprint berezia; adi izan beharko gara, gertatu ahal baita, sailkapen nagusiaren egoera kontuan izanik, denbora sariak guztiz erabakigarriak izatea.
Trabakua igoko dute ondoren; hori 3,3 kilometroko mendatea da, eta % 7,1eko batezbesteko malda du. Eibarren, 104,5. kilometroan, etapako bigarren esprint berezia izango da. Handik oso gutxira, Izua igoko dute, alegia, 2024ko Itzulian izango den azken mendate gogorra. 4,1 kilometroko ahalegina da, batez beste % 9,2ko malda duena. Guztiz erabakigarria izan liteke Izua; alde batetik, gogortasun handia duelako; beste aldetik, txirrindulariek nekea nabaritu ahalko luketelako.
Helmugarako hamabi kilometro geldituko direnean, Urkaregi dator. Bost kilometroko igoera da, % 4,8an. Probako azken mendate puntuagarria da, baina etapako azken hiru kilometroak, gainera, gorantz doaz.
Lortuko al du Eibarreko podiumera igotzea Jonas Vingegaardek iaz jantzi zuen maillot horia soinean duela? Danimarkarra izango al da, bigarren urtez jarraian, lasterketako azken maillot horia? Euskal txirrindulariren batek erdietsiko du etxeko lasterketa irabaztea? Eibarren zalantza guztiak argituko dituzte, 2024ko Euskal Herriko Itzulia amaituta.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (apirilak, 6).
Ibilbidea: Eibar-Eibar.
Distantzia: 137,8 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 3.933 metro.
Hasiera ordua: 13:47an, irteera neutralizatua; 14:04an, benetako irteera.
Amaiera ordua: 17:40an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:20an (42 km/h).
6. ETAPAKO MENDATEAK
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
--------------------
6. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola—Bergara (135,4 km)
“Azken etapa ez da tramite hutsa izango”, ohartarazi dute Itzuliaren antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dituzte, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.