2024ko Euskal Herriko Itzulia aurkeztu dute
Ostiral honetan, martxoaren 22an, egin dute 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ofiziala, Irungo Ficoban. Lasterketaren 63. edizioa apirilaren 1a eta 6a bitartean jokatuko da, eta EITB Mediak horren jarraipen zabala egingo du.
Etapa guztiak zuzenean eskainiko dira ETB eta eitb.eus bidez, egunero saio bereziak egongo dira ETB1en zein eitb.eus-en, eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere entzungai izango ditugu etapa guzti-guztiak.
Jonas Vingegaard iazko txapelduna, Remco Evenepoel eta Primoz Roglic izango dira lasterketako izar nagusiak. Julian Eraso lasterketako zuzendariak hauxe esan du: ''Txirrindularitzako oilarrak beti etortzen dira mokoka Itzulira, beti ikusten da lasterketa polita''. Tadej Pogacarri buruz esan du agian Donostiako Klasikoan ikusteko aukera izango dutela zaleek, eta aurten ez bada, hurrengo urteetan esloveniarra Itzulian ikusiko dutela.
Urtero legez, Itzuliak ibilbide gogorra izango du, eta munduko txirrindulari onenak arituko dira Euskal Herriko errepideetan. Ikuskizuna bermatuta dago.
Irun izango da abiapuntua, apirilaren 1ean. Irunen hasi eta amaituko den 10 kilometroko erlojupekoak emango dio hasiera Itzuliari. Bigarren etapa ere, Irunen hasiko da, eta Kanbon amaituko da, txirrindulariek 160 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Hirugarrenak 190,9 kilometroko ibilbidea izango du, Ezpeleta eta Altsasu artean. Laugarren etapa, aldiz, Etxarri Aranatzen hasi eta Legution bukatuko da, eta 159 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre txirrindulariek. Bosgarren etapa Gasteiztik abiatu eta Zornotzan amaituko da, 175,9 kilometroko ibilbidea egin ostean. Bukatzeko, seigarren eta azken etapa Eibarren hasi eta bukatuko da, 137,8 kilometroko ibilbidea izango duen jardunaldiarekin.
1. etapa: Irun - Irun (10 kilometroko erlojupekoa)
2. etapa: Irun - Kanbo (160 km)
3. etapa: Ezpeleta - Altsasu (190,9 km)
4. etapa: Etxarri Aranatz - Legutio (159 km)
5. etapa: Gasteiz - Zornotza (175,9 km)
6. etapa: Eibar - Eibar (137,8 km)
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)