Demi Vollering Itzulia Women lasterketara bueltatuko da, iazko garaipena defendatzera
Asteazken honetan, ofizialki aurkeztu dute 2023ko Itzulia Women lasterketa, Donostiako udaletxean. Bertan izan dira, besteak beste, Eneko Goia, Donostiako alkatea; Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; Joseba Urkiola, EITB Mediako Kirol zuzendaria; Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatua, eta Julian Eraso, lasterketa antolatzen duen OCETA enpresako zuzendaria.
Probaren bigarren ekitaldia maiatzaren 12tik 14ra bitartean jokatuko da, eta Etxebarria eta Donostia lotuko ditu, hiru etapatan, 370,2 kilometroko ibilbidea beteta:
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)
Maiatzaren 12an, EIKA-Etxebarrian jarriko dute irteera, eta tropela 21 taldek eta 126 txirrindularik osatuko dute. Aurreikuspenen arabera, besteak beste, ziklista hauek egongo dira bertan: Demi Vollering iazko Itzulia Womeneko irabazlea (Team SD Worx), Pauliena Rooijakkers (Canyon//Sram Racing), Marta Cavalli (FDJ-Suez), Annemiek van Vleuten eta Liane Lippert (Movistar Team Women), Niamh Fisher-Black (Team SD Worx), Yurani Blanco Calbet (Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa) eta Sandra Alonso (Ceratizit – WNT Pro Cycling Team).
Euskal parte-hartzeari dagokionez, lau txirrindulariz egongo da osatuta: Eukene Larrarte (Bizkaia-Durango), Eneritz Vadillo eta Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa) eta Muskilda Oloriz (Sopela Women's Team).
Zuzenean, EITBtik
Lasterketaren hiru jardunaldiak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen bi etapetako emanaldiak 12:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira; aitzitik, azken eguna arratsaldez jokatuko da, eta 17:30etik 20:00etara izango da ikusgai.
Etapak emateaz gain, EITBk liderraren maillot horia babestuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
ZUZENEAN: 2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
Wlodarczyk: “Ez nuen ezer galtzeko, eta dena neukan saiatzeko”
Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarraren adierazpenak, Itzulia Womeneko bigarren etapa irabazi berritan. (Adierazpenak ingelesez)
Wlodarczykek irabazitako Itzulia Womeneko bigarren etapako azken kilometroa
Azken kilometroetan, Shirin van Anrooij (Lidl-Trek) herbeheretarrak eta Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarrak jo dute erasoa, pelotoiari tarte txiki bat ateraz. Batera iritsi dira azken kilometrora, eta, azken metroetako esprintean pelotoiak harrapatu dituen arren, Wlodarczyk nagusitu da.
Wlodarczyk gailendu da bigarren etapan, Zornotzako esprintean
Azken kilometroetan pelotoia atzean utzi eta lehia estua mantendu du Adegeestekin, baina azken esprintean bera izan da azkarrena.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 2. etapa, Abadiño - Amorebieta-Etxano
Jarraitu zuzenean 2026ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen emanaldia.
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.