Itzulia Women 2023: 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Etxebarria – Markina-Xemein, 122,2 km)
2023ko Itzulia Women lasterketako lehenengo etapa Etxebarrian hasiko da, Eika Kooperatibaren aurrean, eta Markina-Xemeinen amaitu. 122,2 kilometroko ibilbidea du, eta txirrindulariak Bizkaian barrena ibiliko dira, eguneko tarterik handienean; etapako zati bat, hori bai, Gipuzkoan jokatuko dute. Antolatzaileek bi mendate puntuagarri kokatu dituzte lehen jardunaldi honetan: bata 3. mailakoa da, eta bestea, helmugarako zortzi kilometro baino gutxiago falta direnean, 2. mailakoa.
Etxebarria atzean utzita, tropela Ondarroarantz joango da, eta lasterketa Lekeition, Ereñon eta Arrazolan izango da gero. Ondoren, aurtengo Itzuliaren lehen mendatea igo beharko dute: Orontzugarai. 3. mailako mendatea etapako 67. kilometroan aurkituko dute, eta 2,6 kilometroko igoera eta, batez beste, % 6,5 maldak ditu.
Handik gutxira, Itzulia Markina-Xemeinen sartuko da; bertan, 75,3. kilometroan, bigarren edizio honetako lehen esprint berezia jokatuko dute. Ziklistak, jarraian, Gipuzkoan ibiliko dira, Mutrikun eta Elgoibarren, hain zuzen ere; azken udalerri horretan, 107,9 kilometroan, etapako bigarren esprint berezia jokatuko dute.
Urkaregi 2. mailako mendatea igoko dute segituan, 114,4 kilometroan: 5,8 kilometroko igoera da, eta, batez beste, % 4,6ko maldak ditu. Urkaregi helmugatik oso hurbil dago, zortzi bat kilometrora, eta, beraz, igoera horrek erabaki lezake nork altxatzen dituen besoak Markina-Xemeinen. Irabazleak sari bikoitza izango du, etapa irabazteaz gain liderraren aurreneko maillota jantziko baitu.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi bigarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (maiatzak 12)
Ibilbidea: Etxebarria – Markina-Xemein
Distantzia: 122,2 km
Goranzko desnibel metatua: -
Hasiera-ordua: 10:06
Amaiera-ordua: 13:19 (38 km/h) | 13:29 (36 km/h) | 13:41 (34 km/h)
1. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Ostolaza: “Kirol bizitza bukatzean, honelako momentuekin gogoratzen zara, emaitzekin baino gehiago"
Usoa Ostolazak 7. bukatu du Itzulia Womeneko lehen etapa. Zarauztarren babesa jaso du lasterketan zehar, eta oso hunkituta agertu da izandako harreragatik.
Mischa Bredewold gailendu da Zarautzen, eta 2026ko Itzulia Womeneko lehen maillot horia jantzi du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra nagusitu da etapan erabakigarria izan den esprintean, garaipena harekin jokatu duten lau txirrindulariak menderatuta: Yara Kastelijn, Riejanne Markus, Lauren Dickson eta Antonia Niedermaier. Usoa Ostolaza zazpigarren helmugaratu da, eta sailkapen nagusian zortzigarren sailkatu da, 31 segundora.
Bredewoldek irabazitako Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometroa
Dikson, Niedermaier, Markus, Bredewold eta Kastelijn batera iritsi dira Itzulia Womeneko lehen etapako azken kilometrora, lasterketaren buruan. Esprintean erabaki da garailea eta ez da ezustekorik izan. Mischa Bredewold (SD Worx) herbeheretarra nagusitu delarik. Bigarren eta hirugarren Yara Kastelijn (Fenix-Premier Tech) eta Riejane Markus (Lidl-Trek) herrikideak izan dira, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 1. etapa, Zarautz-Zarautz (121,3 km)
Ikusi, zuzenean, 2026ko Itzulia Womeneko lehenengo etapa. Zarautzen hasi eta amaituko da, eta 121,3 kilometroko ibilbidea izango du.
2026ko Itzulia Womeneko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zarautz-Zarautz (121,3 kilometro)
Gipuzkoan barrena ibiliko da lasterketa lehenengo egunean, eta txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, denak hirugarren mailakoak: "Mendate handirik gabeko ibilbidea da, baina igoera etengabeak eta atsedenik gabeko tarteak ditu", diote antolatzaileek.