Itzulia Women 2023: 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Donostia-Donostia, 114,8 km)
Maiatzaren 14an, txirrindularitza jarraitzen duten Euskal Herriko zaleek egun handia izango dute; izan ere, Itzulia Women 2023 lasterketak azken etapa jokatuko du, hirugarrena, ziurrenik erabakigarriena. Txirrindulariek Donostiako Klasikoaren ibilbidea egingo dute; 114,8 kilometro izango ditu etapak, eta guztira hiru mendate puntuagarri igo beharko ditu tropelak. Jaizkibel da horietako bat, 1. mailakoa, eta Mendizorrotz azkena, 2. mailakoa, baina aldapa biziki gogorrak ditu. Eguna Donostian hasiko da, eta bertan ere amaitu.
Gipuzkoako hiriburutik Hernanira joango da lasterketa, Oiartzunen izango da gero, eta Errenterian, jarraian. Segituan, Jaizkibel igo beharko du tropelak; 42,6 kilometroan aurkituko dute 1. mailako mendatea, 7,9 kilometroko igoera eta, batez beste, % 5,6 maldak dituena.
Irunen izango da Itzulia gero, eta, ondoren, Gurutze mendateari helduko diote txirrindulariek; 3. mailakoa da, eta 2,7 kilometro ditu, % 5,2ko maldekin. Donostian, 75,4. kilometroan, esprint berezia jokatuko dute, eta hortik gutxira, 86,2. kilometroan, Mendizorrotz 2. mailako mendatea izango dute: 4,1 kilometroko mendatea da, batez beste % 7,3ko aldapak dituena, baina tarte oso gogorrak ditu.
Azken igoera hori burututa, helmuga 30 kilometrora izango dute ziklistek. Usurbilen, 102,9 kilometroan, Itzuliaren azken esprint berezia jokatuko dute, helmugarako 12 kilometro eskas geratzen direnean. Laster izango da Itzulia Donostian berriro, eta berehala argituko da nork hartzen duen Demi Volleringen lekukoa, sailkapen nagusiko irabazle gisa, herbeheretarrak 2022an lortutako garaipen handia errepikatu ezean.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.
Ikusi bigarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (maiatzak 14)
Ibilbidea: Donostia-Donostia
Distantzia: 114,8 km
Goranzko desnibel metatua: -
Hasiera-ordua: 16:13
Amaiera-ordua: 19:05 (40 km/h) | 19:14 (38 km/h) | 19:25 (36 km/h)
3. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
3. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
ZUZENEAN: 2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
2026ko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia-Donostia (113,1 km)
Bosgarren Itzulia Womenen dena erabakita utziko duen etapan, Donostiako Klasikoa errepikatuko da, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz mendateak, azken hori helmugarako hamar kilometrora, protagonistak izan litezke, emozioz beteta izango den egun batean.