Itzulia Women 2023: 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Gasteiz-Amurrio, 133,2 km)
133,2 kilometro dituela, Itzulia Women 2023ko bigarren etapa aurtengo luzeena da. Gasteizen hasi eta Amurrion amaituko da, eta ia osorik Araban jokatuko da; hori bai, Bizkaian ere ibiliko dira txirrindulariak, Urduñan hain zuzen. 3. mailako bi mendate igo beharko dituzte ziklistek egunean zehar.
Testuinguru horretan, Gasteiztik abiatuta, txirrindulariak Nanclares Okara joango dira, eta Mimbredora gero. 28. kilometroan, La Tejera igoko dute; 3. mailako mendate horrek hiru kilometroko igoera du, eta batez beste % 6,5 maldak ditu. Barrota eta Subilla Morillas igaroko ditu Itzuliak gero, ondoren Goiuritik Urduñara heltzeko.
87,1. kilometroan, Amurrion, etapako lehen esprint berezia izango da. Malkuartu igo beharko du tropelak, ondoren; 3. mailakoa da, 102,8. kilometroan dago, eta 3,3 kilometro ditu, batez beste % 4,7ko maldekin.
Arespalditzan, 115,9. kilometroan, bigarren esprint berezia egingo dute; jarraian, Lezama igoko dute txirrindulariek, eta puntu garrantzitsua da hori, helmugatik soilik bost kilometrora dagoelako. Hortaz, erabakigarria izan liteke, garaipena nork eskuratzen duen zehazteko edo, gutxienez, hautagai batzuk baztertzeko.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi lehen etaparen profila | Ikusi hirugarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (maiatzak 13)
Ibilbidea: Gasteiz-Amurrio
Distantzia: 133,2 km
Goranzko desnibel metatua:
Hasiera-ordua: 09:59
Amaiera-ordua: 13:19 (40 km/h) | 13:29 (38 km/h) | 13:41 (36 km/h)
2. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
2. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 14): Donostia-Donostia (114,8 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Wlodarczyk: “Ez nuen ezer galtzeko, eta dena neukan saiatzeko”
Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarraren adierazpenak, Itzulia Womeneko bigarren etapa irabazi berritan. (Adierazpenak ingelesez)
Wlodarczykek irabazitako Itzulia Womeneko bigarren etapako azken kilometroa
Azken kilometroetan, Shirin van Anrooij (Lidl-Trek) herbeheretarrak eta Dominika Wlodarczyk (UAE) poloniarrak jo dute erasoa, pelotoiari tarte txiki bat ateraz. Batera iritsi dira azken kilometrora, eta, azken metroetako esprintean pelotoiak harrapatu dituen arren, Wlodarczyk nagusitu da.
Wlodarczyk gailendu da bigarren etapan, Zornotzako esprintean
Azken kilometroetan pelotoia atzean utzi eta lehia estua mantendu du Adegeestekin, baina azken esprintean bera izan da azkarrena.
ZUZENEAN: Itzulia Womeneko 2. etapa, Abadiño - Amorebieta-Etxano
Jarraitu zuzenean 2026ko Itzulia Women lasterketako bigarren etaparen emanaldia.
2026ko Itzulia Womeneko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Abadiño-Zornotza (131,7 km)
Hirugarren mailako bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek, eta, guztira, pilatutako desnibela 2.560 kilometrokoa izango da; Itzulia Womeneko bosgarren jardunaldia Bizkaian barrena jokatuko dute, eta, antolatzaileen esanetan, “hirugarren mailako bost mendateak ez dira, berez, erabakigarriak, baina kateatzeak eta desnibelaren pilaketak eguna gogortuko dute”.