Alberto Bettiol gailendu da Verbanian, eta Afonso Eulaliok lidergoari eutsi dio
XDS Astana taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du 'Corsa Rosa' lasterketako 13. etapa, Alessandrian hasita 189 kilometroko ibilbidea izan duena, Ungiascako azken igoeratik bakarrik igaro ostean. Afonso Eulalio portugesak, berriz, liderraren maglia arrosari eutsi dio goi mendia iritsi aurretik.
Alberto Bettiol izan da gaurkoan helmugaratzen lehena. Argazkia: EITB
Alberto Bettiolek (XDS Astana Team) irabazi du Italiako Giroko 13. etapa, Alessandrian hasita 189 kilometroko ibilbidea izan duena, Ungiascako igoeran erasoa jo ostean.
Atzetik, faboritoen tropela lasai ibili da, eta, horri esker, Afonso Eulalio portugesak sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio goi mendiko etapak hasi aurretik.
15 txirrindulari sartu dira eguneko ihesaldian, tartean Bettiol bera, Jasper Stuyven, Michael Valgren eta Diego Pablo Sevilla espainiarra. Eulalio liderraren Bahrain Victorious taldeak eta Jonas Vingegaarden Vismak kontrolpean izan dute tropela, eta iheslariei alde handia hartzen utzi diete.
Etapako une erabakigarria azken igoeran heldu da. Josh Kench zeelandaberritarrak lehen erasoa jo du, eta, ondoren, Andreas Leknessund azken igoerako aldapa gogorrenetan bakarrik joaten saiatu da. Bettiol, ordea, indartsu agertu da, aurkaria harrapatu du, eta hari aurrea hartuta igaro da gainetik. Jaitsieran erakutsitako ausardiari eta trebetasunari esker, aldeari eutsi dio eta garaipena eskuratu du Verbanian.
Atzean, sailkapen nagusiko faboritoek etapa lasai hartu dute, eta denak batera helmugaratu dira, irabazlearengandik 13 minutu baino gehiagora. Horrenbestez, Eulaliok lidergoari eutsi dio, Jonas Vingegaard 33 segundora duela, eta Thymen Arensman dago hirugarren postuan.
Lasaitasuna, ordea, larunbat honetan buka liteke; izan ere, 14. etapak 5 mendate izango ditu, eta % 7,1 eta % 11 bitarteko maldak eta 16,5 kilometro izango ditu azkenak. Ibilbide erabakigarria izango da sailkapen nagusirako lehian.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.