Alberto Bettiolen azken erasoa eta garaipena Italiako Giroko 13. etapan
Alberto Bettiol (Astana) italiarrak irabazi du Italiako Giroko 13. etapa, Alessandria eta Verbania artean (189 kilometro). Italiarra eguneko ihesladian sartu da eta helmugatik 14 kilometrora erasoa jo du bera bakarrik helmugara iristeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Airbaga erropan, eroriz gero kalteak arintzeko babes-neurria txirrindularitzan
Txirrindularitzan beti izan dira erorikoak, baina ziklistak gero eta azkarrago joaten dira eta horrek gero eta eroriko gehiago eragiten ditu. Hori dela eta, arropa artean airbaga jartzea ikertzen ari dira.
Alberto Bettiol gailendu da Verbanian, eta Afonso Eulaliok lidergoari eutsi dio
XDS Astana taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du 'Corsa Rosa' lasterketako 13. etapa, Alessandrian hasita 189 kilometroko ibilbidea izan duena, Ungiascako azken igoeratik bakarrik igaro ostean. Afonso Eulalio portugesak, berriz, liderraren maglia arrosari eutsi dio goi mendia iritsi aurretik.
Dopin kasuen beherakada nabarmena aztergai
Lehen txirrindularitzari lotua zegoena, dopina, albiste da orain. 2007an txirrindularitza sinesgarri baten aldeko apustua egin eta orduan hasi zen gai honi buruzko informazio bilketa. Datu horiek aztertu ditu Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan.
Segaertek erasoa jo du eta ezustean gailendu zaie esprinterrei Novi Liguren
Bahrain Victorious taldeko belgikarrak erasoa jo du helmugarako 2,8 kilometrora, tropelak ez du garaiz erantzun, eta helmugan aurkeztu da esprinter nagusienekiko metro batzuetako aldearekin.
Alec Segaertek garaipena lortu duen hamabigarren etapako azken kilometroa
Bahrain taldeko Alec Segaertek lortu du Italiako Giroko hamabigarren etapako garaipena. Belgikarrak tropelari ziria sartuta lortu du irabaztea, hemen azken kilometroa.
Jhonatan Narvaezen eta Enric Masen arteko esprinta, Giroko hamaikagarren etapan
UAE taldeko txirrindulari ekuadortarrak Movistarreko mallorcarra menderatu du. Biak ala biak eguneko ihesaldian izan dira, eta, azkenean, garaipena jokatu dute, Chiavarin; Narvaez nagusitasunez gailendu da, eta hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan.
Txirrindulari profesional bihurtzeko bidea nola aldatu den aztertu du Xabier Usabiagak
Azken urteetan txirrindulariak profesional bilakatzeko bidea azkartu egin da. Xabier Usabiagak azaldu digunez, askok junior mailatik zuzenean profesionaletara saltoa egiten dute, baina ez beti. Beste asko World Tourreko taldeen harrobietara joaten dira, eta euskal ziklista asko topatu ditugu bertan.
Narvaezek Mas gainditu du helmugan eta hirugarren etapa garaipena lortu du, Chiavarin
Tropelak jardunaldi lasaia izan du, eta txirrindulari garrantzitsuak zituen ihesaldi batek aurrera egin du, eta etapa garaipena Ekuadorko eta Balearretako txirrindularien artean erabaki da. Narvaez Mas baino azkarragoa izan da azken metroetan.
Filippo Zana, Christian Scaroni eta Lennert Van Eetvelt txirrindularien erorikoa, Giroko hamaikagarren etapan
Helmugarako 40 kilometro gelditzen zirela, jaitsiera batean, ihesaldian zebiltzan hiru ziklista horiek jausi egin dira. Hirurek jarraitu dute lasterketan, izandako kolpeak gorabehera.