2026ko Italiako Giroko 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Formia-Blockhaus (244 km)
Etapa handia, Apenino mendietan; 109. ekitaldiko luzeena da, gainera. Blockhaus mendatean amaituko da, alegia, Giroan historikoa den mendi batean; 2024an, emakumezkoen proban, Neve Bradburyk irabazi zuen, eta, gizonezkoen lasterketari dagokionez, besteak beste, Eddy Merckx, Jose Manuel Fuente edo Moreno Argentin gailendu dira.
2026ko Italiako Giroko zazpigarren etapa maiatzaren 15ean jokatuko dute, ostiralez; Formian hasiko da, eta mendate historiko batean amaitu, Blockhausen hain zuzen ere. 244 kilometroko ibilbidea izanda, 109. Italiako Giroko etaparik luzeena da. 10:45ean abiatuko dira txirrindulariak, eta irabazleak 16:50etik 17:33ra bitartean zeharkatuko du helmugako pankartapetik. Garaipena eskuratzen duen txirrindulariak izen oso handiak zituen zerrendan gehituko du berea; izan ere, Blockhausen gailendu dira, besteak beste, Eddy Merckx (1967an), José Manuel Fuente “Tarangu” (1972an), Moreno Argentin (1984an), Nairo Quintana (2017an) edo Neve Bradbury, azken hori 2024an eta emakumezkoen Giroan (Blockhaus orduan izan zen azkenekoz lasterketako ibilbidean).
Zazpigarren etapa honetan, Roccaraso bigarren mailako mendatea ere igo beharko dute ziklistek. 166,4. kilometroan du pankarta horrek, 6,9 kilometroko igoera da, eta, tarteren batean, % 12rainokoa ere bada. Giltzarria, hala ere, Blockhausen izango da, ziurrenik: 13,6 kilometroko igoera da, batezbesteko malda % 8,4koa du, eta, aldaparen batean, % 14ko malda ere badauka. Mendate oso gogorra da, eta, hori gutxi balitz bezala, aurtengo Giroko etaparik luzeenaren amaieran igo beharko dute parte-hartzaileek, 230 kilometro baino gehiago egin ostean.
Blockhauseko podiumean maglia arrosa jantziko duen txirrindulariak kolpea emango die aurkariei, azken garaipenari begira ere. Lasterketako zazpigarren jardunaldia amaituta, asteburua dator, eta hori ere ez da erraza izango txirrindularientzat.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 7. etapa (maiatzak 15, ostirala)
Ibilbidea: Formia – Blockhaus
Distantzia: 244 km
Hasiera-ordua: 10:55
Amaiera-ordua: 16:50 (37 km/h) | 17:11 (39 km/h) | 17:33 (41 km/h)
Mendiko saria: Roccaraso (2. maila), 166,4. kilometroan; Blockhaus (1. maila), 244. Kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Italiako Giroko 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Viareggio-Massa (42 km, banakako erlojupekoa)
Bigarren atsedenaldi-egunaren ostean, 109. Italiako Giroan erlojupekoa izango da, aurtengo bakarra; laua da, bikaina espezialistentzat, eta sailkapen nagusiko lehian dabiltzan gizonek ere aukera izango dute euren aldeko abantailak eskuratzeko.
2026ko Italiako Giroko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Praia a Mare-Potenza (203 km)
Lasterketako bosgarren etapa maiatzaren 13an jokatuko dute. Ibilbidean, bigarren mailako Montagna Grande di Viggiano mendatea igo beharko dute txirrindulariek; horrek helmugarako berrogeita hamar bat kilometrora du pankarta. Orain arte, probako 109. ekitaldian igotako mendaterik gogorrena da hori.
2026ko Italiako Giroko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Burgas-Veliko Tarnovo (221 km)
Lasterketako bigarren egunerako, Bulgarian ere, antolatzaileek etapa “bihurgunetsua” prestatu dute; azken zatia, txirrindularientzat, “estresagarria” izango da.
Alessandro Ruta: “Blockhaus erabakigarria izango da, baina podiuma Piancavallon erabakiko da”
Alessandro Ruta Italiako Giroko saio bereziko aurkezleetako bat izango da. Italiarrak adierazi du, urtero bezala, lasterketa gogorra izango dela. Vingegaard da faboritoa eta adieraz duenez, “bigarren eta hirugarren postuan egongo da lehia”. Horrez gain, Igor Arrietaren eta Markel Belokiren inguruan ere aritu da.
2026ko Italiako Giroan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa maiatzaren 8tik 31ra bitartean jokatuko da 109. aldiz. Italiako mugetatik kanpo hasiko da hamaseigarrenez, Bulgariako Nessebar hirian hain zuzen ere, eta Erroman amaituko da. 23 taldek eta 184 txirrindularik hartuko dute parte aurtengo edizioan eta bi euskal ziklista izango dira irteera-marran: Igor Arrieta eta Markel Beloki.
Giroko tropela aurkeztu dute Bulgarian, Igor Arrieta eta Markel Beloki euskal txirrindulari bakarrak direla
Burgasen (Bulgaria) egin dute parte hartuko duten 23 taldeen eta 184 txirrindularien aurkezpena. Giroko 21 etapak zuzenean izango dira ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBn.
Richard Carapaz ez da 2026ko Italiako Giroan izango, gehiago beharko baitu erabat osatzeko
Carapaz Frantziako Tourrean egon ahalko litzateke, baina etsiturik dago: “Beti maite izan dudan lasterketa da Giroa, eta ilusioz negoen zain”.
2026ko Italiako Giroko etapa guztien profilak eta ibilbideak
109. Italiako Giroa maiatzaren 8tik hilaren 31ra bitartean jokatuko dute, eta Nessebarren hasiko da, Bulgarian, eta Erroman amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Mikel Landa ez da 2026ko Italiako Giroan arituko
Soudal Quick-Step taldeak iragarri duenez, euskal txirrindulariak haustura txikia du pelbisean, Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Giroa maiatzaren 8an hasiko da, eta UAEko Joao Almeida ere ez da lasterketan izango.