2026ko Italiako Giroko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Burgas-Veliko Tarnovo (221 km)
Lasterketako bigarren egunerako, Bulgarian ere, antolatzaileek etapa “bihurgunetsua” prestatu dute; azken zatia, txirrindularientzat, “estresagarria” izango da.
2026ko Italiako Giroko bigarren etapa maiatzaren 9an jokatuko dute, larunbatez. Probak Bulgarian jarraitzen du, bigarren egunez jarraian eta igandera arte, eta jardunaldia Burgasen hasiko da, eta Veliko Tarnovon amaitu, 221 kilometro eginda. Aurreikuspena da irteera 11:50ean izatea, eta, antolatzaileek kalkulatu dutenez, irabazlea 16:59tik 17:29ra bitartean pasako da helmugako pankartapetik. Italiako Giroak berak adierazi duenez, eguneko ibilbidea “bihurgunetsua” da, eta amaiera, ordea, kontuan izanik zaila izango dela, “estresagarria”.
Lehiaketako bigarren egun honetan, txirrindulari parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte, hirugarren mailakoak denak: Byala Pass, 116,3. kilometroan, Vratnik Pass, 134,1.ean, eta Lyaskovets Monastery Pass; azken horren pankarta helmugarako soilik hamaika kilometrora izango da. Lyaskovets Monastery Pass mendatea erabakigarria izan liteke jardunaldian; izan ere, jarraian datorrena ez da erraza izango: “Azken hiru kilometroak”, zehaztu du Italiako Giroak, bere web orrian, “ibilbide mistoa izango da: lehen zatia laua izango da, eta bigarrena, aldiz, maldan gora, Tsarevetseko hirigunean, galtzada-harriko tarte batzuekin eta % 9rainoko aldapak izanda”, ohartarazi dute antolatzaileek.
Eguna Veliko Tarnovon amaituko da, alegia, Sofia hiriburutik 250 bat kilometrora. Hurrengo eguneko etapa, hain zuzen ere, Sofian amaituko da, Italiako Giroak beste egun bat emango baitu Bulgarian.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 2. etapa (maiatzak 9, larunbata)
Ibilbidea: Burgas – Veliko Tarnovo
Distantzia: 221 km
Irteera-ordua: 12:05
Amaiera-ordua: 17:29 (41 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 16:59 (45 km/h)
Mendiko saria: Byala Pass (3. maila), 116,3. kilometroan; Vratnik Pass (3. maila), 134,1. kilometroan; Lyaskovets Monastery Pass (3. maila), 210,6. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Italiako Giroko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Praia a Mare-Potenza (203 km)
Lasterketako bosgarren etapa maiatzaren 13an jokatuko dute. Ibilbidean, bigarren mailako Montagna Grande di Viggiano mendatea igo beharko dute txirrindulariek; horrek helmugarako berrogeita hamar bat kilometrora du pankarta. Orain arte, probako 109. ekitaldian igotako mendaterik gogorrena da hori.
Alessandro Ruta: “Blockhaus erabakigarria izango da, baina podiuma Piancavallon erabakiko da”
Alessandro Ruta Italiako Giroko saio bereziko aurkezleetako bat izango da. Italiarrak adierazi du, urtero bezala, lasterketa gogorra izango dela. Vingegaard da faboritoa eta adieraz duenez, “bigarren eta hirugarren postuan egongo da lehia”. Horrez gain, Igor Arrietaren eta Markel Belokiren inguruan ere aritu da.
2026ko Italiako Giroan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa maiatzaren 8tik 31ra bitartean jokatuko da 109. aldiz. Italiako mugetatik kanpo hasiko da hamaseigarrenez, Bulgariako Nessebar hirian hain zuzen ere, eta Erroman amaituko da. 23 taldek eta 184 txirrindularik hartuko dute parte aurtengo edizioan eta bi euskal ziklista izango dira irteera-marran: Igor Arrieta eta Markel Beloki.
Giroko tropela aurkeztu dute Bulgarian, Igor Arrieta eta Markel Beloki euskal txirrindulari bakarrak direla
Burgasen (Bulgaria) egin dute parte hartuko duten 23 taldeen eta 184 txirrindularien aurkezpena. Giroko 21 etapak zuzenean izango dira ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBn.
Richard Carapaz ez da 2026ko Italiako Giroan izango, gehiago beharko baitu erabat osatzeko
Carapaz Frantziako Tourrean egon ahalko litzateke, baina etsiturik dago: “Beti maite izan dudan lasterketa da Giroa, eta ilusioz negoen zain”.
2026ko Italiako Giroko etapa guztien profilak eta ibilbideak
109. Italiako Giroa maiatzaren 8tik hilaren 31ra bitartean jokatuko dute, eta Nessebarren hasiko da, Bulgarian, eta Erroman amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Mikel Landa ez da 2026ko Italiako Giroan arituko
Soudal Quick-Step taldeak iragarri duenez, euskal txirrindulariak haustura txikia du pelbisean, Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Giroa maiatzaren 8an hasiko da, eta UAEko Joao Almeida ere ez da lasterketan izango.
Italiako Giroa, maiatzaren 8tik 31ra, EITBn
2026ko Italiako Giroak maiatzaren 8an, ostirala, ekingo dio edizio berriari. Aurten ere, lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da zuzenean.
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.