Frantziako Tourra
2024/06/29 - 20:08
Bardetek irabazi du lehen etapa, eta maillot horia jantzi du bere azken Frantziako Tourrean
Romain Bardet eta Frank van den Broek DSM taldeko txirrindulariek ihesean egin dituzte etapako azken 40 kilometroak, eta elkarrekin iritsi dira helmugara, tropelak irentsi aurretik. Alex Aranburu seigarren izan da, eta Pello Bilbao bederatzigarren.
2024/06/29 - 18:37
Ion Izagirre protagonista izan da Tourreko lehen etapan
Ion Izagirre (Cofidis) 2024ko Frantziako Tourreko lehen etapako protagonistetako bat izan da. Euskal txirrindularia ihesaldian sartu da, eta helmugarako 67 kilometro falta zirenean tropelak harrapatu du. Mendiko sailkapenean 8 puntu eskuratu ditu.
2024/06/28 - 15:23
Erlojupekoan amaituko da Frantziako Tourra, 35 urteren ondoren
24 ordu baino gutxiagoan abiatuko da Frantziako Tourra Florentziatik. Historian lehen aldiz ez da Parisen bukatuko, Nizan baizik. Bestalde, 35 urteren ondoren, erlojupekoarekin amaituko da.
2024/06/28 - 11:18
2024ko Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Florentzia-Rimini (206 km)
111. Frantziako Tourra Italian hasiko da; historian lehen aldiz abiatuko da lasterketa herrialde horretatik. Ibilbideak 206 kilometrokoa da, eta, guztira, txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako hiru bigarren mailakoak.
2024/06/27 - 22:53
Honela aurkeztu dituzte Tourreko euskal txirrindulariak, Vingegaard eta Pogacar
Florentzian hasiko da, larunbatean, 111. Frantziako Tourra; ostegun arratsaldean, Italiako hiri horretan, lasterketan lehiatuko diren taldeak aurkeztu dituzte. Bertan izan dira Pello Bilbao, Lazkano, Aranburu, Landa, Castroviejo eta Jon Izagirre.
2024/06/27 - 21:21
2024ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 111. aldiz jokatuko dute, ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean. 2024ko Tourra Florentziatik irten eta Nizan amaituko da. 22 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Guztira, sei euskal ziklista lehiatuko dira.
2024/06/26 - 18:35
Euskal txirrindulariak, Tourrerako bidean; Loiuko aireportutik irten dira hainbat, asteazkenean
Pello Bilbao, Mikel Landa, Ion Izagirre eta Oier Lazkano euskal ziklistekin izan da EITB; denek eman digute euren helburuen berri, eta azaldu egin digute zein puntutan ailegatzen diren Frantziako Tourrera.
2024/06/25 - 19:16
Sepp Kuss 2023ko Espainiako Vueltako irabazlea ez da Frantziako Tourrean izango, covida tarteko
Iazko Tourrean, Kuss hamabigarren postuan sailkatu zen, eta gakoetakoa izan zen Jonas Vingegaard Vismako lankideak garaipena eskuratzeko; orain, Vismaren esanetan, "ez da behar bezala sendatu, covidak jota izanda". Bere taldeak Bart Lemmen deitu du, ordezko gisa.
2024/06/24 - 20:36
Ion Izagirre, Frantziako Tourrera Cofidis taldearekin
Ion Izagirrek (35 urte) badaki zer den Tourrean besoak altxatzea, etapa banatan gailendu baitzen 2016ko eta 2023ko edizioetan.
2024/06/24 - 18:58
Jonathan Castroviejo Ineosek Frantziako Tourrerako aukeratutako taldean egongo da
Carlos Rodríguez, Egan Bernal, Geraint Thomas, Tom Pidcock, Michal Kwiatkowski, Laurens De Plus, Ben Turner eta Scott Drawer izango ditu lagun.
2024/06/24 - 18:46
Bahrain-Victorious taldeak baieztatu du Pello Bilbao 2024ko Frantziako Tourrean izango dela
Santiago Buitrago izango da Bahraingo taldeko liderra, 111. Frantziako Tourrean, eta, besteak beste, Wout Poelsek eta Matej Mohoricek ere parte hartuko dute. Lasterketa larunbatean hasiko da, hilaren 29an, Florentzian.
2024/06/24 - 17:00
Oier Lazkano eta Alex Aranburu Movistarren zerrendan Frantziako Tourrerako
Movistar Teamek datorren larunbatean Florentzian hasiko den Frantziako Tourraren 111. edizioari aurre egiteko txirrindularien zerrenda aurkeztu du
2024/06/21 - 17:09
Tadej Pogacar izango da UAE-Team Emirates taldeko burua Frantziako Tourrean
Berarekin batera, Juan Ayuso, Marc Soler, Adam Yates, Nils Politt, Pavel Sivakov, Tim Wellens eta Joao Almeida egongo dira.
2024/06/20 - 17:19
Vingegaard, Vismak Frantziako Tourrerako iragarritako taldean
Txirrindulari daniarrak irabazi ditu lasterketa mitikoaren azken bi edizioak. Aurtengo Itzuliak eroriko larri izan zuen, eta orain arte, zalantzan zegoen parte hratzeko moduan izango zen ala ez.
2024/06/18 - 22:13
Bartzelonak Frantziako Tourraren irteera hartuko du 2026an
Kataluniako hiriburuak Florentziaren lekukoa hartuko du, 2024ko edizioan Tourraren irteera hartuko duena, eta Lillerena, 2025ean abiatuko dena.
2024/06/10 - 20:10
2025eko Tour de France Femmes lasterketa Bretainiatik irtengo da
Ibilbidean, bederatzi etapa izango dira. 2025eko uztailaren amaieran jokatuko dute.
2024/04/24 - 20:22
Laboral Kutxa taldea Tourrean izango da
Frantziako Tourraren gonbidapena jaso du abuztuaren 12tik 19ra jokatuko den lasterketen parte hartzeko.
2023/11/30 - 18:50
Aldapak eta galtzada-harriak izango dira 2025eko Tourreko 'Grand Depart'eko protagonistak
Antolatzaileek lehen hiru etapetako ibilbidearen berri eman dute, Lille hiriari protagonismo berezia emanez.
2023/11/14 - 20:55
2025. urteko Tourra Frantziako Lille hiritik aterako da
Antolatzaileek edizio horretako xehetasun gehiago iragarriko dituzte azaroaren 30ean, Lillen bertan, emango duten prentsaurrekoan.
2023/10/25 - 18:45
2024ko gizonezkoen Frantziako Tourra Italiatik irtengo da eta Nizan amaitu, 34 kilometroko erlojupeko batekin
Historian 111. aldiz egingo dute lasterketa, eta aurrenekoz aterako da Italiatik, Florentziatik hain zuzen ere; estreinakoz, ez da Parisen amaituko. Lasterketa Apeninoetan, Italiako eta Frantziako Alpeetan, Erdialdeko Mendigunean eta Pirinioetan izango da.