Larunbatean hasiko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bahrain-Victorious taldeak baieztatu du Pello Bilbao 2024ko Frantziako Tourrean izango dela

Santiago Buitrago izango da Bahraingo taldeko liderra, 111. Frantziako Tourrean, eta, besteak beste, Wout Poelsek eta Matej Mohoricek ere parte hartuko dute. Lasterketa larunbatean hasiko da, hilaren 29an, Florentzian.
Pello Bilbao, 2023ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.
Pello Bilbao, 2023ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE.

Pello Bilbao larunbatean hasiko den 2024ko Frantziako Tourrean izango da, Bahrain-Victorious taldeak iragarri duenez. Gernika-Lumoko txirrindulariak, horrenbestez, bere kirol ibilbidean bosgarren aldiz parte hartuko du Frantziako Tourrean, eta saiatuko da errepikatzen 2023ko ekitaldian egindako lasterketa bikaina; izan ere, iaz, Pello Bilbaok etapa bat irabazi zuen, Issoiren, eta seigarren postua lortu zuen azken sailkapen nagusian.

Testuinguru horretan, hona hemen zer adierazi duen ziklista bizkaitarrak, Tourrean izango dela baieztatuta: "Nire nahia, noski, izango da beste etapa bat irabaztea. Iaz, nire ibilbidean bizi izandako emoziorik handienetakoa izan zen, eta asko gustatuko litzaidake errepikatzea. Frantziako Tourrean etapa bat irabazteak ez du parekorik. Bitartean, sailkapen nagusian ere izango naiz zentratuta, eta nahi dut ahalik eta lasterketarik onena egin".

Santiago Buitrago txirrindulari kolonbiarra izango da Bahrain-Victoriouseko liderra, 111. Frantziako Tourrean; hauek dira Bahraingo taldeak lasterketara eramango dituen gainerako sei ziklistak: Wout Poels, Matej Mohoric, Jack Haig, Fred Wright, Nikias Arndt eta Phil Bauhaus.

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X