Frantziako Tourra
2024/07/19 - 18:49
Pogacarrek Carapaz, Yates eta Jorgenson iheslariak harrapatu eta aurreratu ditu 19. etapa irabazteko
Carapaz, Yates eta Jorgenson joan dira buruan etaparen zatirik handienean, baina bederatzi kilometroren faltan Pogacarrek erasoa jo du eta banan-banan harrapatu ditu aurrekoak.
2024/07/19 - 18:42
Pogacar jaun eta jabe Frantziako Tourreko etapa nagusian
Etapa nagusia erakustaldia eskainita irabazteaz gain, txirrindulari esloveniarrak eskura dauka bere hirugarren Frantziako Tourra, ia bi minutuko aldea atera baitie Jonas Vingegaardi eta Remco Evenopoeli.
2024/07/18 - 20:09
Lazkano: ''Aukera gehiago falta izan zaizkit''
Oier Lazkano Movistarreko euskal txirrindulariak bosgarren postuan bukatu du Frantziako Tourreko 18. etapa. Gasteiztarra erasoa jotzen saiatu da aurkariengandik ihes egiteko, baina ez zaio ondo irten.
2024/07/18 - 19:54
Victor Campenaertsek irabazi du Barcelonnetten, eta aurrenekoz gailendu da Frantziako Tourrean
Lotto Dstny taldeko belgikarrak, azken metroetan, Matteo Vercher (TotalEnergies) eta Michal Kwiatkowski (INEOS) menderatu ditu; izan ere, hiru ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. 30 gizon baino gehiago izan dira eguneko ihesaldian, eta tropela ia 14 minuturen buruan helmugaratu da.
2024/07/18 - 19:37
Frantziako Tourreko 18. etapako azken kilometroa
Kwiatkowskik, Campenaertsek eta Vercherrek ihes eginda egin dituzte etapako azken kilometroak. Azken esprintean, Victor Campenaerts belgikarra nagusitu da.
2024/07/18 - 11:38
2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)
Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.
2024/07/18 - 00:15
Carapazentzat etapa, egun kaotiko batean
EF Education taldeko ekuadortarrak bere ibilbidean aurrenekoz irabazi du Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Evenepoelek segundo batzuk jan dizkio Vingegaardi.
2024/07/17 - 21:16
Tadej Pogacarren erasoa, Frantziako Tourreko 17. etapan
Txirrindulari esloveniarrak beste behin egin du aurrera, Tourreko 17. etapan. Helmugara iristeko 5 kilometroren faltan, Evenepoel eta Vingegaardengandik aldendu da, ihesaldi ikusgarria emanez.
2024/07/17 - 20:56
Richard Carapazen garaipena, eta Remco Evenepoelen indarra, Tourreko 17. etapan
EF Educationeko txirrindulari ekuadortarra izan da helmugaraino iritsi den ihesaldiko onena; atzetik, sailkapen nagusiko aurrenekoen arteko lehian, Soudaleko belgikarrak erakutsi du indartsu heldu dela Tourreko azken etapetara.
2024/07/17 - 19:31
Richard Carapazek irabazi du Superdevoluyn, eta Evenepoelek hamabi segundo murriztu dizkio Vingegaardi
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eskuratu du garaipena 2024ko Frantziako Tourraren 17. etapan, bakarka, eta Simon Yates (Jayco) sartu da bigarren; Evenepoelek (Soudal) indarra erakutsi du azken igoeran, eta Pogacar liderra eta Vingegaard baino segundo batzuk arinago helmugaratu da.
2024/07/17 - 11:52
2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)
Mendiko eguna da, eta mendate batean amaituko da; nolabait, oso gogorra izango den Tourreko azken zatiko atarikoa da.
2024/07/16 - 21:36
Philipsenen garaipena eta Girmayren erorikoa Tourreko 16. etapako azken kilometroan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindularia azkarrena izan da etapako azken metroetan, eta, bere garaipenarekin, hiru garaipenekin berdindu du Biniam Girmayrekin. Azken hau helmugatik kilometro eta erdira erori da.
2024/07/16 - 20:18
Jasper Philipsenek irabazi du Nimeseko esprinta, eta hiru etapa daramatza 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena etapako azken metroetan, eta, garaipena hori zenbatuta, hiruna dabiltza Biniam Girmay eta bera; Girmay helmugarako 1,4 kilometro gelditzen zela jausi da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez da, eta Pogacarrek lider jarraitzen du.
2024/07/14 - 21:25
Bingen Fernandez: ''Vingegaard bigarren postua ziurtatzera joan da, eta Pogacarrek Tourra erabakita utzi du''
Bingen Fernandez Cofidis taldeko zuzendariak uste du Tadej Pogacarrek Tourra erabakita utzi duela Pirinioetako etapa nagusia irabazita, eta Jonas Vingegaarden helburua bigarren postua ziurtatzea izan dela erantsi du.
2024/07/14 - 21:06
Aranburu: ''Ihesaldian sartzen saiatu gara, baina atzetik ez digute utzi tartea zabaltzen''
Alex Aranburu Movistar taldeko txirrindularia ihes eginda ibili da Frantziako Tourreko 15. etapan. Azkenean, ezin izan da etapa garaipenerako lehian sartu. Euskal ziklistak EITB Mediarekin hitz egin du etaparen ostean.
2024/07/14 - 20:44
Mikel Landa: ''Pozik nago nire errendimenduarekin, eta baikor azken asteari begira''
2024ko Frantziako Tourreko hamabosgarren etapan, Tadej Pogacar (UAE) izan da berriz ere helmuga zeharkatzen lehena, eta Vingegaardekiko zuen aldea 3 minutu eta 9 segundora handitu du. Landak, berriz, bosgarren postua lortu du sailkapen nagusian.
2024/07/14 - 20:27
Frantziako Tourreko 15. etapako unerik onenak: Vingegaarden erasoa eta Pogacarren garaipena Plateau de Beillen
Jonas Vingegaardek erasoa jo du Plateau de Beille mendateko helmugatik 10 kilometrora, baina Tadej Pogacarrek ondo erantzun dio, eta, azkenean, bera nagusitu da, minutu batetik gorako aldea aterata. Remco Evenepoel izan da hirugarrena eta Mikel Landa laugarrena.
2024/07/14 - 19:45
Pogacarrek garaipena errepikatu du Plateau de Beillen, eta Landa laugarren izan da
Horrela, Pogacarrek 3:09 minuturaino handitu du Vingegaardekiko aldea, eta Landak maila bat egin du gora sailkapen nagusian, bosgarren posturaino.
2024/07/14 - 11:31
2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)
2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.
2024/07/13 - 21:31
Landa: ''Helburu nagusia Evenepoelekin podiumean sartzea zen, eta horretan gabiltza''
Mikel Landa Soudal-Quick Step taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko 14. etapa amaitu ostean. Remco Evenepoeli lagundu dio mendiko etapa honetan, eta belgikarra hirugarren helmugaratu da Pogacarren eta Vingegaarden atzetik.