Aldapak eta galtzada-harriak izango dira 2025eko Tourreko 'Grand Depart'eko protagonistak
Frantziako Tourrak ostegun honetan jakinarazi ditu 2025eko edizioko Grand Departeko xehetasunak. Herrialdeko iparraldetik aterako da eta Lille hiriak protagonismo berezia izango du, esprinterrentzat pentsatutako lehen etapa hartuko baitu, baita Paris-Roubaix Klasikoaren jaioterria izateagatik ezaguna den gune bat ere.
Antolatzaileek 2025eko Frantziako Tourreko lehen hiru etapetako ibilbidea azaldu dute.
Lehen etapa errepidean izango da eta esprintean borrokatuko da. Lille, Grand Depart honen lehen egoitza, lehen helmuga ere izango da. Haizea erabakigarria izango da hiriaren inguruko etapa honetan.
Eskalatzaile onenaren lehen maillota lortzeko lehia edizioko lehen maillot horia janzteko aurrekaria izango da, Notre-Dame-de-Lorette, Mont Cassel (galtzada-harrizko sektorean) eta Mont Noir (helmugatik 40 bat kilometrora) igo beharko dituztelarik.
Hurrengo egunean, tropela Iparraldeko departamendutik abiatuko da, Pas-de-Calais zeharkatuko du eta amaiera gogorra izango du Côte d 'Opalen, Boulogne-sur-Merreko helmugara iritsi aurretik. Bigarren etapa honen amaiera erasotzaileentzat diseinatuta dago. Azken txanpa maldan gora egiteaz gain, Saint-Etienne-au-Mont eta Outreauko aldapek, helmugatik 10 kilometro baino gutxiagora, tropeleko txirrindulari indartsuenak hautatuko dituzte.
Uztailaren 7an, astelehena, Hauts-de-Francen osorik lehiatzen den hirugarren eta azken etapa biziko du eskualdeak. Valencienneseko irteerak eta etaparen lehen zatiak ez dute zailtasun berezirik, Dunkerquerainoko azken zatian ez bezala.
Bukatzeko, uztailaren 8an, asteartea, Amiensen, Frantziako Tourra helmuga ezezagun baterantz abiatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.