Tour de France Femmes
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko Tour de France Femmes lasterketa Bretainiatik irtengo da

Ibilbidean, bederatzi etapa izango dira. 2025eko uztailaren amaieran jokatuko dute.
Yara Kastelijnek 2023ko Tourreko etapa bat irabazi zuen. Argazkia: © A.S.O. / Charly Lopez.
Yara Kastelijnek 2023ko Tourreko etapa bat irabazi zuen. Argazkia: © A.S.O. / Charly Lopez.

2025eko Tour de France Femmes avec Zwift lasterketa Bretainiatik irtengo da, astelehenean lasterketako antolatzaileek iragarri duenez. Bederatzi etapa izango dira proba horretan, eta 2025eko uztailaren amaieran jokatuko dute.

Testuinguru horretan, 2025eko Tour de France Femmeseko aurreneko etapa Morbihan departamenduan egingo dute, Vannesetik abiatuko da, eta Plumelecen amaitu; bigarren etapa, ordea, Finistère departamenduan jokatuko dute, eta irteera Bresten izango du. Bretainiak tradizio handia du, Frantziako Tourrarekin eta txirrindularitzarekin lotuta; antolatzaileek, ildo horretan, gogora ekarri dute Paris-Brest-Paris lasterketa historikoa, bai eta Frantziako Tourra irabaztea lortu zuten bi bretoi ere: Petit Breton eta Bernard Hinault, hain zuzen ere.

Tour de France Femmes avec Zwift lasterketako zuzendari Marion Roussek adierazi du "harro" dagoela, irteera hori lortu izateagatik: "Maite dut Bretainia, eskualde bikaina da. Ametsa da niretzat Bretainiatik irtetea, txapeldunen lurrerantz. Egon naizen munduko toki guztietan, Bretainiako banderak ikusi ditut, eta horrek erakusten du zein harro gauden bretoiak izateagatik. Orain, Frantzia etorriko da Bretainiara, eta eskualdi eder hau ikusiko du berriro. Etapak ikusgarriak izango dira, hasieratik, hainbat zailtasun izango dituzte. Festa handia izango da", aurreratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X