Frantziako Tourra
2024/07/03 - 12:53
2024ko Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Jean-de-Maurienne - Saint-Vulbas (177 km)
Etapa laua izango da ia osorik, laugarren mailako bi mendaterekin bakarrik. Beraz, zaila izango da norbaitek ezustekoren bat ematea edo tropeletik ihes egitea.
2024/07/02 - 23:13
Pogacar Frantziako Tourreko liderra da Galibierren emandako erakustaldiaren ondoren
Sailkapen nagusian 45 segundo ateratzen dizkio Remco Evenepoeli eta 50 Vingegaardi. Carapaz, atzoko liderrak, denbora asko galdu du.
2024/07/02 - 21:13
Oier Lazkano: ''Bagenekien erraza ez zela izango, baina saiatu behar da''
Movistar taldeko gasteiztarra, laugarren etapan, lasterketa buruan izan da, eta erasoa jo du Galibierren. Berari eman diote txirrindularirik lehiakorrenarentzako saria, asteartean.
2024/07/02 - 20:46
Mikel Landa: ''UAE topera jarri da, eta lasterketa lehertu dute''
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari murgiarrak etapa bikaina egin du, zazpigarren helmugaratu da, eta postu horretan bertan dabil sailkapen nagusian. Remco Evenepoel taldekidea "ondo" dagoela uste du: "Tour asko gelditzen da oraindik".
2024/07/02 - 19:41
Tourreko 4. etapako azken kilometroak: Pogacarren garaipena eta Evenepoel, Ayuso eta Roglic 35 segundura
Jonas Vingegaard Pogacarrengandik 37 segundora iritsi da, Remco Evenepoel, Juan Ayudo eta Primoz Roglic baino bi segundo beranduago. Mikel Landak zazpigarren postuan amaitu du.
2024/07/02 - 19:27
Tadej Pogacarrek Galibierreko etapa irabazi du, Valloiren, eta Frantziako Tourreko maillot horia berreskuratu
UAE Emirates taldeko esloveniarra bakarka helmugaratu da, Alpeetako mendate mitikoan aurrera eginda. Vingegaard Pogacarrekiko 37 segundora iritsi da, Evenepoelek eta Roglicek baino bi segundo gehiago baliatuta. Mikel Landak zazpigarren postua lortu du, eta Pello Bilbao 4:01era heldu da helmugara.
2024/07/02 - 19:11
Pogacarren erasoa Galibier mendatearen igoeran, 2024ko Frantzaiko Tourrean
Frantziako Tourraren laugarren etapako Galibier mendatean Pogacarrek erasoa jo du helmugarako 19,7 kilometro faltan. Gailurrera iristen lehenengoa esloveniarra izan da, eta gainontzeko txirrindulariekiko zuloa zabaldu du.
2024/07/02 - 12:40
2024ko Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Pinerolo – Valloire (140 km)
Ibilbideak proban jarriko ditu txirrindularien hankak, bigarren mailako bi mendate eta maila bereziko bat izango baitituzte aurretik.
2024/07/01 - 22:25
Girmayk irabazi du Tourreko hirugarren etapa eta Carapazek lekukoa hartu dio Pogacarri lidertzan
Biniam Girmay eritrearrak irabazi du Turingo helmugan Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Richard Carapaz ekuadortarrak berriz, liderraren maillot horia jantzi du Tadej Pogacar esloveniarra gaindituta sailkapenean.
2024/07/01 - 20:41
Richard Carapaz: ''Maillot ha janztea izugarrizko poza da niretzat''
Ekuadorreko txirrindularia da Frantziako Tourreko lider berria 3. etapa jokatu ostean, Pogacar, Vingegaard eta Evenepoelen denbora berarekin.
2024/07/01 - 19:49
Pello Bilbao: ''Argi neukan gaurkoa bukaera nahasia izango zela''
Bizkaitarra sailkapen nagusiko seigarren postuan da, Frantziako Tourreko 3. etapan 36. eginda. Garaipena esprintean erabaki da, bi kilometroren faltan hainbat txirrindularik erorikoa izan ostean.
2024/07/01 - 19:47
Girmayk bereganatu du lehen esprinteko garaipena, eta Carapaz jantzi da horiz
Intermarché-Wanty taldeko esprinter eritrearrak lehen garaipena lortu du Tourrean, bere herrialdeko lehendabizikoa Frantziako lasterketan. Bestalde, postuen araberako sailkapenak liderraren elastikoa eman dio Richard Carapaz ekuadortarrari, Pogacarren kaltetan.
2024/07/01 - 19:29
Tourreko 3. etapako azken kilometroak, eroriko handia eta Girmayren garaipena barne
Azken hiru kilometroetan izandako eroriko handiak Frantziako Tourreko 3. etaparen amaiera baldintzatu du. Garaipena, Girmay eritrearrak lortu du esprintean.
2024/07/01 - 11:56
2024ko Frantziako Tourraren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Piacenza-Turin (230,5 km)
Lasterketako hirugarren egunean, 111. Frantziako Tourreko etaparik luzeena jokatuko dute. Berriro ere, Italian jokatuko dute. Profila ikusita, esprinterrek ilusio handiz espero dute jardunaldi hau, bai eta iheslariek ere; helmuga Turinen izango da.
2024/06/30 - 22:39
Vauquelinek irabazi du Tourreko bigarren etapa, eta Pogacarrek jantzi du maillot horia
Kevin Vauquelin (Arkea) bakar-bakarrik helmugaratu da, eguneko ihesaldian ibili ostean. Faboritoen taldean, Tadej Pogacarrek erasoa jo du azken igoeran, eta Jonas Vingegaardek erantzun egin dio. Pogacar, Vingegaard, Remco Evenepoel eta Richard Carapaz batera heldu dira helmugara.
2024/06/30 - 20:45
Pogacar da Tourreko lider berria, Vauquelinek irabazitako etaparen ostean
Frantziarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara, eguneko ihesaldian sartu ostean. Atzetik, Pogacarrek eta Vingegaardek aurtengo ekitaldiko lehen norgehiagoka izan dute.
2024/06/30 - 20:34
Pello Bilbao: ''Azken igoeran borroka handia izan dugu tokia hartzeko''
Pello Bilbaok (Bahrain) adierazi du etapako azken igoeran lehia handia izan dutela tokia hartzeko, eta aitortu du gaurkoan bere helburua "denborarik ez galtzea eta atzeko taldean seguru helmugaratzea" izan dela.
2024/06/30 - 20:25
Landa: ''Lasterketa lehertu da azkenengo igoeran, zorionez Remco aurrean sartu da eta ni eroso atzean''
Mikel Landa euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko bigarren etapa amaituta. Remco Evenepoel taldekidea Pogacar, Vingegaard eta Carapaz ziklistekin batera helmugaratu da; hori dela eta pozik azaldu da Murgiakoa.
2024/06/30 - 19:47
Frantziako Tourraren 2. etapako azken kilometroak: Pogacarren erasoa eta Vauquelinen garaipena
Frantziako Tourreko 2. etapako (Cesenatico-Bolonia) azken kilometroen laburpena: Tadej Pogacarren (UAE) erasoa, Jonas Vingegaarden (Visma) erantzuna eta Kevin Vauquelinen (Arkea) garaipena.
2024/06/30 - 19:38
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 2. etapako San Lucako igoeran
Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard dira 2024ko Frantziako Tourra irabazteko faboritoak. Bigarren etaparen amaieran Pogacarrek erasoa jo du San Lucako igoeran, Vingegaardek erantzun egin dio eta biek batera aurrera jo dute. Tadej Pogacarrek jantzi du liderraren maillota.