2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wiebesek garaipen berri batekin eutsio dio maillot horiari

Team SD Worx-Protimeko herbeheretarrak bere legea ezarri du berriro esprintean, Genevako helmugan bigarren garaipena jarraian lortzeko. 

GENEVA GENF GENEVE (Switzerland), 02/08/2026.- Netherlands' Lorena Wiebes of team SD Worx Protime celebrates as she crosses the finish line to win the second stage the Women's Tour de France cycling race (Tour de France Femmes) over 147.9km from Aigle to Geneva, Switzerland, 02 August 2026. (Ciclismo, Francia, Países Bajos; Holanda, Suiza, Ginebra) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
Lorena Wiebesek helmuga zeharkatu du. Argazkia: EFE

Lorena Wiebes (SD Worx-Protime) txirrindulariak irabazi du Aigle eta Geneva artean jokatu den Frantziako Tourreko bigarren etapa. Herbeheretarra nagusi izan da berriro azken esprintean,  3:42:08ko denborarekin helmugaratzeko. Elisa Balsamo (Lidl-Trek) izan da bigarren, eta Marianne Vos (Team Visma-Lease a Bike), hirugarren. 

 

147,9 kilometroko bigarren etapa gogorra izan da, hirugarren mailako hiru mendate eta laugarren mailako beste bi izan baititu, esprinterrentzat mesedegarriagoa izan den azken kilometroen aurretik.

40 bat kilometroren faltan, Riejanne Markus herbeheretarrak, Balsamoren taldekideak, tropelaren ihesaldia hasi du, eta buruan mantendu da azken momentuetara arte. Izan ere, azken 2 kilometroetan, ezin izan dio erritmoari eutsi, eta amore eman du tropelaren bultzadaren aurrean. Azken metoretan, Wiebesek bere dohainak erakutsi ditu esprintean garaipena eskuratzeko.


Wiebes da sailkapen nagusiko liderra,  eta 14 segundoko aldea ateratzen die Kim Le Court-Pienaar mauriziarrari (AG Insurance - Soudal Team) eta Demi Vollering herbeheretarrari (FDJ United - Suez)..

Hirugarren etapa, 157 kilometrokoa, Suitzako Geneva eta Frantziako Poligny herrien artekoa, astelehen honetan korrituko da, eta lau mendate izango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X