UZTAILAK 18, LARUNBATA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko Frantziako Tourreko 14. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Mulhouse – Le Markstein Fellering (155,3 km)

Beste etapa bat Frantziako Alpeetan, lau mendate puntuagarrirekin. Horien artean, lehen mailako hiru daude: Grand Ballon, Ballon d 'Alsace eta Col du Haag. Etapa gogorra.

14 ETAPA

Irudia: EITB.

Frantziako Tourraren 113. edizioko hamalaugarren etapa, hau da, 2026ko ediziokoa, larunbatez, uztailaren 18an, jarriko da jokoan. Jardunaldia 155,3 kilometrokoa izango da eta Mulhousen hasiko da, 13:30ean, eta Le Markstein Felleringen amaituko da, 17:24 eta 17:52 artean, antolatzaileen aurreikuspenen arabera. Proba zuzenean jarraitu ahal izango da EITBren bitartez, beti bezala, kirolakeitb.eus atarian eta, ETB1en.

Lau mendate puntuagarri ditu etapak: zeharkatuko duen lehena Grand Ballon izango da, lehen mailakoa, 21,5 kilometro luze eta % 4,8ko desnibela duena. Bigarrena Col du Page da, bigarren mailakoa, 9,8 kilometroko luzera eta % 4,7ko desnibela duena. Ondoren Ballon d 'Alsace etorriko da, lehen mailakoa, 8,9 kilometrokoa eta % 6,9koa. Azken igoera puntuagarria Col du Haag izango da, hau ere lehen mailakoa, 11,2 kilometroko luzera eta % 7,2ko luzera duena.

Frantziako Tourraren etaparik gogorrenetako bat da, egun aproposa sailkapen nagusirako faboritoek euren potentzial guztia zabaldu eta garaipenaren bila joateko.

Fitxa teknikoa

Etapa: 14. etapa (uztailak 18, larunbata)

Ibilbidea: Mulhouse – Le Markstein Fellering

Distantzia: 155,3 km

Hasiera-ordua: 13:30

Amaiera-ordua: 17:24 (40 km/h) | 17:38 (38 km/h) | 17:52 (36 km/h)

Mendiko saria: Grand Ballon (1. maila), 36,6. kilometroan; Col du Page (2. maila), 71,3. kilometroan; Ballon d’Alsace (1. maila); 94,4. kilometroan; Col du Haag (1. maila), 149,4. kilometroan

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X