Uijtdebroeksek 5 litro ur edan ditu bigarren etapako irteera hartu baino lehen
Movistar taldeko txirrindulari belgikarrak karranpak izan zituen eta 1.53 minutu galdu zituen taldekako erlojupekoan. Hala, gauza bera gertatzea saihestu nahi izan du.
Cian Uijtdebroeks txirrindulari belgikarrak, Movistar taldeko liderrak, taldekako erlojupekoan 1.53 minutu galtzea eragin zioten karranpan saihestu nahi izan ditu igande honetan, eta bigarren etapan 5 litro ur hartu ostean joan da Tarragonako irteerara.
23 urteko txirrindulariak ezin izan zuen taldekideen erritmoa jarraitu erlojupekoan eta Montjuiceko helmugara denbora galduz iritsi zen.
Igande honetan, txaleko hozgarri batekin agertu da, eta "ur litroak" edan dituela esan du.
Cian Uijtdebroeks
Ezin ditut berriro karranpak izan. Erlojupekoa penagarria izan zen. Ahalik eta unerik txarrenean hondoratu nintzen.
Uijtdebroeks entrenamenduetan lortutako gorpuzkeraz fidatzen da, eta onartu du bere indargunea ez dela erlojupekoa, "potentzia" baizik.