Uztailak 9, asteazkena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila: Caen–Caen, 33 km, banakako erlojupekoa

Errepide zabal eta lauen arteko ibilbideak hanka sendoenak dituzten txirrindulariei egingo die mesede.
2025eko Frantziako Tourreko 5. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourreko 5. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourrak 5. etapa izango du asteazkenean, uztailak 9, Caenen hasi eta bukatuko den 33 kilometroko banakako erlojupekoarekin.

Erlojupekoak lehen aldeak ezarri ditzake lasterketaren 112. edizioan. Errepide zabal eta lauen arteko ibilbideak hanka sendoenak dituzten txirrindulariei egingo die mesede. Beren potentziagatik nabarmentzen diren txirrindulariak nagusituko dira, segundoak pilatzeko oso baliagarria izan daitekeen etapa honetan.

Remco Evenepoel da faboritoetako bat, erlojupekoetan espezialista baita. Hala, lehen jardunaldietan galdutako denbora berreskuratzen saiatuko da. Lehen lau etapak lehiatuta, bederatzigarren tokian dago sailkapen ofizialean, Mathieu Van der Poel liderra 58 segundora duela.

Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, 13:50ean hasita, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

2025eko Frantziako Tourraren 5. etapako profila. Irudia: A.S.O. 2025eko Frantziako Tourraren 5. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 5. etapa (uztailak 9, asteazkena)

Ibilbidea: Caen-Caen

Distantzia: 33 km (banakako erlojupekoa)

Hasiera-ordua: 13:10, lehen txirrindularia; 17:05, azken txirrindularia

Amaiera-ordua: 13:47, lehen txirrindularia; 17:42, azken txirrindularia

Mendiko saria: (ez dago)

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X