8. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Niewiadoma poloniarrak irabazi du Frantziako Tourra, eta Vollering 4 segundora geratu da

SD Worx taldeko herbeheretarrak lidergoa galdu zuen bosgarren etapan erorita, eta Niewiadomak lan bikaina egin du maillot horiari eusteko.
Katarzyna Niewiadoma. Argazkia: @LeTourFemes
Katarzyna Niewiadoma. Argazkia: @LeTourFemes

Katarzyna Niewiadoma (Canyon-SRAM Racing) txirrindulari poloniarrak irabazi du Frantziako Tourra, Demi Vollering (Team SD Worx-Protime) herbeheretarra (iazko irabazlea) lau segundoko aldearekin gaindituta. Volleringek Alpe d'Huezen bukatu den azken etapa irabazi du, baina ez da nahikoa izan maillot horia eskuratzeko.

Niewiadomak eta Volleringek munduko txirrindularitzako 21 bihurgune ospetsuenetan erabaki dute lidergoa, 13,8 kilometroko igoeran, eta herbeheretarrak erakustaldia eman du baina SD Worx taldeko txirrindulariak ez du esperotako saria eskuratu, etapa irabazi bai baina ez baitu lidergoa eskuratu.

Volleringen porrotaren arrazoia ez da Alpe d'Huezko aldapetan bilatu behar, ostegunean bosgarren etapan izandako erorikoan baizik.

Istripu horren ondorioz, nederlandarra sailkapen nagusiko lehen postuan egotetik bederatzigarren postura pasatu zen, Niewiadoma poloniarra 1 minutu eta 19 segundora zuela.

Volleringek aldea 4 segundo murriztu du gaurko etapa jokatu aurretik, eta gaurko etapan liderrari atera dion aldea ez da nahikoa izan lidergoa eskuratzeko, eta bigarren geratu da sailkapen nagusian, lehen postutik 4 segundora.

Etapako sailkapena

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 4:34:14

2 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +0:04

3 -  MUZIC Évita (FDJ) +1:01

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - REALINI Gaia (Lidl-Trek) +1:31

6 - KERBAOL Cédrine (CERATIZIT) +3:15

7 - CAVALLAR Valentina (Arkéa) +3:34

8 - GIGANTE Sarah (AG) +5:10

9 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +5:14

10 - BRAND Lucinda (Lidl-Trek) +7:06

Sailkapen nagusia

1 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) 24:36:07

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) +0:04

3 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +0:10

4 - MUZIC Évita (FDJ) +1:21

5 - REALINI Gaia (Lidl-Trek) +2:19

6 - KERBAOL Cédrine (CERATIZIT) +6:51

7 - GIGANTE Sarah (AG) +7:09

8 - BRAND Lucinda (Lidl-Trek) +8:06

9 - LABOUS Juliette (dsm) +8:07

10 - DE JONG Thalita (Lotto) +8:12

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X