Uztailak 12, ostirala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2024ko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila eta ibilbidea: Agen - Paue (165,3 km)

Etapa laua, azken zatian laugarren mailako bi mendate dituena. Helmugatik 29 kilometrora dagoen azken medatea; beraz, etapa garaipena esprintean jokatuko dela aurreikusten da.
2024ko Frantziako Tourraren 13. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Frantziako Tourraren 13. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Uztailaren 12an, ostiralean, jokatuko da 2024ko Frantziako Tourreko 13. etapa, Agenen hasi eta Pauen amaituko dena. eta 165,3 kilometroko ibilbidea duena. Etapa 13:30ean hasi eta 17:21ak inguruan amaituko da.

Ibilbidea ia laua da, baina 4. mailako bi mendate ditu. Lehenengoa Côte de Blachon izango da (1,5 km % 6,9an), eta, ondoren, Côte de Simacourbe (1,8 km % 6,4an).

Txirrindulariek azken mendatea gaindituta lauak diren 29 kilometro izango dituzte helmugaraino. Litekeena da etapa garaipena esprintean lehiatzea.

Etapa zuzenean jarraitu ahalko da, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:20etik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 13. etapa. Irudia: letour.fr Frantziako Tourreko 13. etapa. Irudia: letour.fr
12. etapako profila | 14. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 13. etapa (uztailak 12)

Ibilbidea: Agen-Paue

Distantzia: 165,3 km

Goranzko desnibel metatua: 2.000 m

Hasiera-ordua: 13:30

Amaiera-ordua: 17:16 (46 km/h) | 17:28 (44 km/h) | 17:41 (42 km/h).

Mendiko saria: Cote de Blachon (4. mailakoa), 127. kilometroan; Cote de Simacourbe (4. mailakoa), 136,3. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X