Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny (172,8 km)
Gaur, uztailak 21, 2023ko Frantziako Tourreko 19. etapa jokatuko da, etapa laua, aurrekoa bezala, larunbateko jardunaldi menditsuaren atarian. Ihesaldietarako ezaugarri egokiak ditu gaurkoak, baina azken esprintean ere erabaki daiteke. Podiumeko lehen tokia ia erabakita, Parisen hirugarren nor izango den jakiteko egon daiteke emozio gehiago. Adam Yates britainarrak eusten dio oraingoz hiru postuari, Carlos Rodriguez (1,17 minutura) eta Simon (1,34 minutura) anaia atzetik dituela.
172,8 kilometroko ibilbidearekin, etapa Moirans-en-Montagne udalerrian hasi eta Polignyn amaituko da. Ia 2.000 metroko desnibela du. Azken kilometroetako zuzenguneak gorantza egiten du, laua ematen duen arren.
Tropelak Jura mendilerroa zeharkatuko du, bidean mendate handirik igo gabe. Gora eta behera egingo dute etengabe, baina maldak ez dira % 5etik pasako. Côte du Bois de Lionge (1,9 kiilometro, % 5,7an) eta Côte d'Ivory (2,3 kilometro, % 5,9an) dira mendiko sarirako kontuan izango diren bakarrak. Azkena, helmugarako 30 kilometrora dago.
Aipatzekoa da azken kilometroak bereziak direla, 8 kilometroko zuzengunea baitago helmugara iritsi arte. Gainera, azken kilometroa gora egiten du apur bat, % 1,4ko desnibelarekin.
Etapa zuzenean jarraitu ahal izango da, EITBn: 14:45ean eitb.eus-en, eta 15:00etan, ETB1en.
18. etaparen profila | 20. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 19. etapa (ostirala, uztailak 21)
Ibilbidea: Moirans-en-Montagne - Poligny
Distantza: 172,8 km
Irteera ordutegia: 13:30
Iritsiera ordutegia: 17:11 (47 km/h) | 17:20 (45 km/h) | 17:31 (43 km/h).
Mendiko saria: Côte du Bois de Lionge (4.maila), 23,7. kilometroan; Côte D'Ivory (3. maila), 144,8. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.
Volleringek irabazi du bosgarren etapa: esprinta estua izan da, baina Reusser eta Niewiadoma gainditu ditu
Demi Vollering (FDJ - Suez) holandarrak irabazi du Frantziako Tourreko bosgarren etapa, Mâcon eta Belleville-en-Beaujolais artean jokatu dena. Marlen Reusserrek (Movistar) sailkapen nagusiko lidergoari eustea lortu du.
Vollering nagusi, Belleville-en-Beaujolaisko kaosean, eta Reusserrek lider jarraitzen du
Bestalde, Usoa Ostolaza zarauztarrak (Laboral Kutxa-Euskadi) egun gogorra izan du, etaparen hasieran erori egin baita. Txirrindulari gipuzkoarrak lasterketan jarraitu du, baina laster geratu da atzean.
Reusserrek Nooijen eta Vollering gainditu ditu erlojupekoan, eta horiz jantzi da
Movistar taldeko txirrindulari suitzarrak, Europako eta munduko txapelduna erlojupekoan, ez du hutsik egin bere espezialitatean. Frantziako Tourreko laugarren etapa irabazi du, eta sailkapen nagusiko lidertza eskuratu.
Reusser suitzarrak hegan egin du erlojupekoan, eta maillot horia kendu dio Haugseti
Lieje Nooijen herbeheretarrak (Visma) denborarik onena markatu du probaren zati handi batean, baina, azkenean, Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) haren marka hautsi du, lau segundoko aldearekin. Horrela, munduko txapeldunak aurreikuspen guztiak bete ditu.
Haugsetek balentria egin du, Frantziako Tourreko hirugarren etapan: bakarka irabazi du, 90 kilometroko ihesaldia eginda, eta maillot horia jantzi du
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari norvegiarrak etapa amaitzeko 90 kilometro gelditzen zirela egin du erasoa; lehenik, inork ezin izan dio haren erritmoari eutsi, eta, gerora, batek ere ezin izan du harrapatu. Gainera, Norvegiako txapelduna sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.