Larunbata, uztailak 15
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Annemasse-Morzine les Portes du Soleil (151,8 km)

4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.
2023ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: letour.fr
2023ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 14. etapa, uztailaren 15ean jokatuko dena, errepide menditsuetatik igarotzen jarraituko du. Annemassetik irten eta Morzine les Portes du Soleilen amaituko da. 151,8 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:05ean hasi eta 17:18 aldera amaituko da.

14. etapak bost mendate igoera izango ditu, zein baino zein gogorragoa, hiru lehen mailakoak baitira. Col de Saxel (3. maila, % 4,6an), Col de Cou (1. maila, % 7,4an) eta Col du Feu (1. maila, % 7,8an) lasterketaren lehen zatian daude.

Txirrindulariek atseden txiki bat izango dute Col de la Ramazera iritsi arte. 13,9 kilometroko igoera da, 1. mailakoa % 7,1ean. Maldan behera jarraitzen du, eta 10 kilometro haranean, Joux Plane maila bereziko mendatearekin egingo dute topo. 11,6 kilometroko igoera % 8,5ean.

4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.

Etapa EITBn izango da ikusgai, zuzenean. Emanaldia 14:35ean hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.

13. etaparen profila | 15. etaparen profila

 

ETAPAREN PROFILA

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila Frantziako Tourreko 14. etaparen profila

------------------------------------------

COL DE LA RAMAZ

Col de La Ramazerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O Col de La Ramazerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

------------------------------------------

JOUX PLANE

Joux Planerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O Joux Planerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 14. etapa (uztailak 15, larunbata)

Ibilbidea: Annemasse – Morzine les Portes du Soleil

Distantzia: 152 km

Goranzko desnibel metatua: 4.200 metro

Irteera ordua: 13:05

Iritsiera ordua: 17:18 (38 km/h) | 17:33 (36 km/h) | 17:51 (34 km/h).

Mendiko saria: Col de Saxel (3. maila), 18,7. kilometroan; Col de Cou (1. maila), 35,3. kilometroan; Col du Feu (1. maila), 52,7. kilometroan; Col de la Ramaz (1. maila), 101,6. kilometroan; Col de Joux Plane (Maila berezia), 139,8. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X