Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
2023ko Frantziako Tourreko 12. etapak ia 170 kilometro dauzka eta ibilbide gorabeheratsua. Jardunaldia 13:20an hasiko da eta 17:33 aldera bukatu. Etapa egokia izan daiteke, aurreikuspenen arabera, ihesaldi txiki batek aurrera egiteko eta helmugaraino iristeko.
Tropelak Beaujolaiseko landazabalera egingo du etapa Bellevillen amaitzeko, Rodano Frantziako ibai nagusienetarikoaren bazterretan. Horra iristeko, ibilbide malkartsua izango dute zain txirrindulariek, eta tartean bost mendate eta 3.000 metro baino gehiagoko desnibel metatua gainditu beharko dute. Hartara, ostegun honetako jardunaldia hurrengo egunean iritsiko den etapa menditsuaren atariko gisa har daiteke.
Eguneko lehen zailtasuna Côte de Thizy-les-Bourg da, 4,3 kilometroko igoerarekin, % 5,6ko aldaparekin, eta gaina 20,5. kilometroan. Ondoren Col des Ecorbans igoko dute, (2,1 kilometroko igoera % 6,9ko aldaparekin) eta tontor txiki batzuk pasa ostean lasterketa bere bigarren zatian sartuko da Col de la Casse Froide igota (5,2 kilometroko igoera, % 6,1eko aldaparekin).
Ondorengo mendatea Col de la Croix da (5,5 kilometroko igoera % 6,1eko aldaparekin) eta, azkenik, Col de la Croix Rosier, aurrekoan baino igoera gogorragoarekin (5,3 kilometro, % 7,6ko aldaparekin).
Horren ostean ia 30 kilometro dituzte helmugara iritsi arte, gehienak aldapan behera. Horrez gain, igoera txiki batzuk daude, baita tarte lauak ere.
EITBk zuzenean emango du etapa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 14:35ean hasiko da emanaldia eitb.eus-en, eta ETB1en, ordea, 15:00etan.
11. etapako profila | 13. etapako profila
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 12. etapa (osteguna, uztailak 13)
Ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais
Distantzia: 168,8 km
Irteera ordua: 13:20
Iritsiera ordua: 17:21 (42 km/h) | 17:33(40 km/h) | 17:46 (38 km/h).
Mendiko saria: Côte de Thizy-Les-Bourgs (3. maila) 20,5. kilometroan; Col des Écorbans (3. maila), 37,9. kilometroan; Col de la Casse Froide (3. maila), 109,9. kilometroan; Col de la Coix Montmain (2. maila), 125. kilometroan; Col de la Coix Rosier (2. maila), 140. Kilometroan.