21. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Philipsenek irabazi du azken etapa, eta Vingegaardek 2022ko Frantziako Tourra

Jasper Philipsenek Frantziako Tourreko azken etapa irabazi du Dylan Groenewegenen eta Alexander Kristoffen aurretik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Vingegaard, Pogacar eraitsi duen izar berria

Jasper Philipsen (Alpecine) belgikarrak irabazi du Eliseoetako esprint loriatsua, eta Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak bere egin du 2022ko Frantziako Tourra.

Alpecin taldeko txirrindularia azkarrena izan da helmugan, eta Dylan Groenewegen holandarra (BikeExchange) eta Alexander Kristoff norvegiarra (Intermarché) gainditu ditu.

Eliseoetako jardunaldi tradizionala Vingegaard irabazlearentzat ospakizun ibilaldi bat izan da; Tadej Pogacar (UAE), kaleko ibilbidean azken eraso bat egin badu ere, bigarren izan da sailkapen nagusian. Hirugarren postua, berriz, Geraint Thomasentzat (INEOS) izan da.

21. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 2:58:32

2 - GROENEWEGEN Dylan (BikeExchange) d.b.

3 - KRISTOFF Alexander (Intermarché) d.b.

4 - STUYVEN Jasper (Trek) d.b.

5 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

6 - LECROQ Jérémy (KTM) d.b.

7 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.

8 - EWAN Caleb (Lotto) d.b.

9 - HOFSTETTER Hugo (Arkéa) d.b.

10 - WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 79:33:20

2 - POGACAR Tadej (UAE) +2:43

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +7:22

4 - GAUDU David (Groupama) +13:39

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) +15:46

6 - QUINTANA Nairo (Arkéa) +16:33

7 - BARDET Romain (DSM) +18:11

8 - MEINTJES Louis (Intermarché) +18:44

9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +22:56

10 - YATES Adam (INEOS) +24:52

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X