Frantziako Tourra, 12. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ervitik bigarren egin du Nils Polittek irabazitako etapan

Peter Saganek Tourra utzi duen egunean, Bora taldeak bere txirrindulari baten garaipena ospatu du. Sailkapen nagusian ez da aldaketa azpimarragarririk.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Tourreko hamabigarren etapako azken kilometroak

Nils Politt alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa, Saint Paul Trois Châteaux eta Nimes artekoa, lehen kilometroetan sortutako ihesaldian sartu ostean.

Peter Saganek Tourra utzi duen egunean, Bora taldeak bere txirrindulari baten garaipena ospatu du. Palmares laburreko txirrindularia da Politt alemaniarra; gaur arte, 2019ko Paris-Roubaix lasterketan lortutako bigarren postua izan da bere lorpenik azpimarragarriena.

27 urteko txirrindularia Wilco Kelderman sailkapeneko seigarrenarentzat lanean ari da aurtengo Tourrean. Ihesaldia lehen kilometroetan sortu da, haizeak eragindako zatiketa mordoaren ondorioz.

Azken kilometroetan, Politt Imanol Erviti Movistarreko nafarrarekin eta Harry Sweeny Lottoko australiarrarekin geratu da. Helmugarako 12 kilometrora erasoa jo eta iheskideak atzean utzi ditu helmugara iritsi arte. Ervitik bigarren egin du azkenean.

12. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - POLITT Nils BORA - hansgrohe 3:22:12

2 - ERVITI Imanol Movistar Team +0:31

3 - SWEENY Harry Lotto Soudal +0:31

4 - KÜNG Stefan Groupama - FDJ +1:58

5 - MEZGEC Luka Team BikeExchange +2:06

6 - GREIPEL André Israel Start-Up Nation +2:06

7 - THEUNS Edward Trek - Segafredo +2:06

8 - VAN MOER Brent Lotto Soudal +2:06

9 - ALAPHILIPPE Julian Deceuninck - Quick Step +2:06

10 - HENAO Sergio Team Qhubeka NextHash +2:06

SAILKAPEN NAGUSIA, 12. ETAPAREN OSTEAN

1 - POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 47:06:50

2 - URÁN Rigoberto EF Education - Nippo +5:18

3 - VINGEGAARD Jonas Team Jumbo-Visma +5:32

4 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +5:33

5 - O'CONNOR Ben AG2R Citroën Team +5:58

6 - KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +6:16

7 - LUTSENKO Alexey Astana - Premier Tech +6:30

8 - MAS Enric Movistar Team +7:11

9 - MARTIN Guillaume Cofidis, Solutions Crédits +9:29

10 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +10:28

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X