Zazpigarren ekitaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deignan britainiarra nagusitu da Nizan, La Course by Le Tour lasterketan

Marianne Vos, 2019ko irabazlea, ezustean harrapatu du esprinteko azken metroetan.
Iragarkia
20200829123259_sprint-lacourse_
18:00 - 20:00
Emakumezkoen Tourra erabaki duen azken esprint ikusgarria

Elizabeth Deignan britainiarrak (Trek-Segafredo), asteartean Plouayko Sari Nagusia  irabazi zuenak, bereganatu du La Course by Le Tour lasterketako zazpigarren edizioa, 96 kilometroko ibilbidea bete ostean.

Garaipenaren lehian ibili diren 6 txirrindulariko talde batean, Deignan izan da azkarrena, Marianne Vos (CCC-Liv) eta Demi Vollering (Parkhotel Valkenburg) herbeheretarren aurretik.

Aste honetan Europako txapeldun bihurtu den Annemiek van Vleutenek (Mitchelton-SCOTT) ezin izan da garaipenaren lehian sartu azken esprintean, eta bosgarren postuan amaitu du.

Esan legez, sei txirrindularik borrokatu dute garaipenarengatik: Marianne Vos, Annemiek van Vleuten, Elizabeth Deignan, Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo), Katarzyna Niewiadoma (Canyon SRAM) eta Demi Vollering (Parkhotel-Valkenburg).Esprinterako faboritoa Marianne Vos bazen ere, Elizabeth Deignanek ezustean harrapatu du azken metroetan, eta, hartara, lehen aldiz lortu du La Course by Le Tour irabaztea.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X