12. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Geraint Thomasek bigarren garaipena lortu du Alpeetan, eta sendo jarraitzen du lider

Alpe D'Huez gainean elastiko horia jantzita garaipena lortu duen lehendabiziko txirrindularia izan da Skyko kidea.
Geraint Thomas izan da indartsuena Alpe D'Huez gainean. Argazkia: EFE
Geraint Thomas izan da indartsuena Alpe D'Huez gainean. Argazkia: EFE

Geraint Thomas Sky taldeko txirrindulariak lider sendoa dela erakutsi du ostegun honetan; izan ere, ostegun honetan bigarren garaipena jarraian lortu du Alpeetan, eta ez nolanahikoa gainera, Alpe D'Huez gainean irabazi baitu 175,5 kilometro bete eta gero.

Galestarra izan da sendoena sailkapen nagusia irabazteko faboritoen artean egin duten azken esprintean, eta, hartara, etapa lortzeaz gain lidergoa sendotu segundo apur batzuetan bada ere. Thomasen atzetik Tom Dumoulin herbeheretarra (Sunweb) bi segundora, Romain Bardet frantziarra (Ag2r) hirura eta Chris Froome britainiarra laura sartu dira. Haien atzetik sartu da Mikel Landa arabarra bosgarren tokian, zazpi segundoko atzerapenarekin.

Etapak aurreikusita zuen ikuskizuna eman du. Steven Kruijswijk izan da jardunaldiko protagonista nagusienetako bat, bera eta beste zenbait "oilar" (tartean Valverde, Barguil eta Zakarin) eguneko ihesaldian sartu dira, eta LottoNL-Jumboko txirrindulariak ihesean eutsi dio helmugarako 3,5 kilometro falta ziren arte. Ezin izan die eutsi Sky taldearen lanari eta Froomeren erasoaldiei.

Gaurkoa irabazita, Alpe D'Huez gainean elastiko horiarekin garaipena eskuratzen duen lehendabiziko txirrindularia bihurtu da Skyko kidea.

Bestalde, ostiral honetan, Tourreko hamahirugarren etapa jokatuko da, Bourg D'Oisans eta Valence artean jokatuko den ibilbidean zehar (169,5 kilometro).

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X