10. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaphilipperen garaipena, erakustaldia emanda; Van Avermaetek lidertza sendotu du

Julian Alaphilippek (Quick Step) irabazi du Alpeetako lehen etapa. Ion Izagirre bigarren izan da. Van Avermaetek lehen postua sendotu du, laugarren amaituta.
Iragarkia
ALAPHILIPPE TOUR ETAPA10 EITB
18:00 - 20:00
Alaphilippek irabazi du etapa eta Van Avermaet, lider sendoagoa

Julian Alaphilippe frantziarrak (Quick Step) irabazi du Annecy eta Le Grand-Bornand artean jokatu den Frantziako Tourreko 10. etapa, 158,5 kilometro bete ostean. Greg Van Avermaet belgikarrak (BMC) elastiko horiari eusteaz gain, areagotu egin du bere ondoren sailkatuta daudenekiko aldea.

Alaphilippe bera bakarrik heldu da helmugara 4:25:27ko denborarekin. Haren ondoren sartu da Ion Izagirre (Bahrain) ormaiztegiarra bigarren postuan, 1:34ko atzerapenarekin; Rein Taaramae estoniarra (Direct Energie) hirugarren helmugaratu da, 1:39ra.

Van Avermaet liderra laugarren izan da etapan (1:42), eta lehen postuan jarraitzen du lehen baino abantaila handiagoarekin.

Lasterketa irabazteko faborito direnen tropela 3:24ko atzerapenarekin heldu da. Bertan ziren, besteak beste, Mikel Landa, Nairo Quintana (Movistar), Chris Froome (Sky) eta Tom Dumoulin (Sunweb).

Horrenbestez, Avermaetek 2:22 minutu ateratzen dizkio une honetan bigarren sailkatuta dagoen Geraint Thomas britainiarrari (Sky). Alejandro Valverde murtziarra hirugarren da sailkapenean, 3:10era. Bere aldetik, Mikel Landa murgiarra zortzigarren tokira igo da, eta 3:21 segundoko atzerapena dauka liderrarengandik.

Asteazken honetan, Tourreko hamaikagarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek Albertville eta La Rosiere artean (108,5 kilometro).

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X