10. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nibaliren garaipena, Contadorren agurrean

La Planche des Belles-Filleseko gainan irabazi du Vincenzo Nibalik Alberto Contadorrek lasterkerta utzi duen egun berean.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Etapa eta lidergoa Nibalirentzat

Frantziako Tourrean goi-mendiko aurreneko etapa bizi da. Jardunaldi gazi-gozoa. Alde batetik, lasterketa polita ikusi da, ikusgarria, ihesaldi bat eratu da jardunaldi hasieran, tartean, Westra (Astana), Visconti (Movistar), Irizar (Trek), Voeckler (Europcar), Riblon (Ag2r), Moinard (BMC), Gerard (Bretagne), Sagan (Cannondale), Joaquim Rodríguez (Katusha) eta Barta (NettApp) bezalako txirrindulariekin.

Ihesaldiak aurrera egin du, eta etapa amaitzeko kilometro bat faltan Purito lasterketaren buruan zen, baina Nibaliren erasoak bertan behera utzi zuen katalanaren garaipena. Italiarra lider da berriro ere.

Euskadunei dagokionez Mikel Nieve hamargarren helmugaratu zen eta sailkapen nagusian ere 10. tokian da.

Alberto Contador, agur

Contadorrek (Tinkoff-Saxo) Frantziako Tourra utzi du, 10. etapan. Helmugarako 96 kilometroren faltan, erorikoa izan du txirrindulari espainiarrak eta jarraitzeko ahalegina egin duen arren, probari agur esan dio azkenean.

Erorikoa jardunaldiko bigarren mendatean izan du, lehen mailako Petit Ballonen. Contadorrek bere eskuineko belaunean hartu du min, batez ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X