Espainako Vuelta
2023/09/07 - 21:25
Sebastian Molanok irabazi du 2023ko Espainiako Vueltako 12. etapa
Juan Sebastian Molano (UAE) kolonbiarrak irabazi du Espainiako Vueltako hamabigarren etapa, Olvega eta Zaragoza artean lehiatutakoa.
2023/09/07 - 20:12
Sebastian Molano kolonbiarra nagusitu da Zaragozan
Sepp Kuss estatubatuarrak 26 segundora du Marc Soler (UAE), 1:09ra Remco Evenepoel (Soudal Quick Step) eta 1:32ra Primoz Roglic (Jumbo Visma).
2023/09/07 - 11:53
Espainiako Vueltako 12. etaparen profila eta ibilbidea: Olvega- Zaragoza (151 km)
Atzo Laguna Negran amaitutako etapak ez zuen ezer aldatu faboritoen artean. Gaurko etapa esprinterrentzat egokia izan daiteke. Hala ere, txirrindulariek erne ibili beharko dute haizeak lasterketa baldintzatu dezakeelako.
2023/09/06 - 22:33
Jesus Herradak irabazitako 2023ko Espainiako Vueltako 11. etaparen laburpena
Jesus Herrada (Cofidis) espainiarrak irabazi du Lerma eta La Laguna Negra artean jokatu den Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa.
2023/09/06 - 20:34
Jesus Herrada nagusitu da Laguna Negra gainean; Kussek jarraitzen du lider
Cofidis taldeko txirrindulariak hirugarren garaipena lortu du Vueltan, faboritoen artean mugimendurik egon ez den etapan.
2023/09/06 - 10:42
Espainiako Vueltako 11. etaparen profila eta ibilbidea: Lerma - Laguna Negra (163,5 km)
Talderen bat ihesaldia egitera animatzen bada, etapa irabazteko aukera izango du, azken txanparako indarrak gordetzea ahaztu gabe. Era berean, liderren bati hori zailtzen bazaio, oso denbora garrantzitsua gal dezake.
2023/09/05 - 22:23
2023ko Espainiako Vueltako hamargarren etaparen laburpena: Gannak irabazi du erlojupekoa
INEOS Grenadiers taldeko italiarra izan da azkarrena Valladoliden jokatutako etapan; bitartean, Sepp Kussek maillot gorriari eutsi dio.
2023/09/05 - 20:09
Filippo Gannak irabazi du Valladolideko erlojupekoa eta Kussek maillot gorriari eutsi dio
INEOSko txirrindulari italiarra izan da azkarrena lasterketako hamargarren etapan; Remco Evenepoel sailkatu da bigarren, 16 segundora, eta Primoz Roglic hirugarren, 36ra. Sailkapen nagusian, Jumbo-Vismako ziklista estatubatuarrak 26 segundora du Marc Soler, eta Evenepoel, 1:09ra.
2023/09/05 - 10:48
Espainiako Vueltaren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Valladolid - Valladolid (25,8 km)
Etapa banakako erlojupekoa izango da, eta Valladolidetik abiatu eta bertan amaituko da, 25,8 kilometro egin ondoren.
2023/09/03 - 21:15
Kämna alemaniarrak irabazi du Caravacan, eta Kussek lidergoari eutsi dio
Bora taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta garaipen honi esker, Giroan, Tourrean eta Vueltan garaipen bat lortu dutenen talde berezian sartu da. Jon Barrenetxea bizkaitarrak bosgarren egin du.
2023/09/03 - 21:14
Espainiako Vueltako 9. etapako azken kilometroak, eta Kämnaren garaipena
Lennard Kämna alemaniarrak irabazi du Espainiako Vueltako 9. etapa. Sepp Kuss estatubatuarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
2023/09/02 - 21:43
Espainiako Vueltaren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Cartagena-Caravaca de la Cruz
184,5 kilometroko ibilbideak bederatzi egun jarraian egiteari amaiera emango dio, eta txirrindulariek atsedena eman ahal izango diete hankei.
2023/09/02 - 21:20
Primoz Roglicek irabazi du Xorret de Catin eta Sepp Kuss sailkapeneko lider jarri da
Jumboko eslovaniarra izan da azkarrena azken kilometroak lasterketa buruan egin dituzten faboritoen artean. Mikel Landa hamaikagarren helmugaratu da.
2023/09/02 - 21:18
Espainiako Vueltako 8. etapako laburpena, Roglicen garaipenarekin
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vueltako 8. etapa eta Sepp Kuss da sailkapen nagusiko lider berria.
2023/09/02 - 00:43
2023ko Espainiako Vueltako 7. etaparen laburpena
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du Espainiako Vueltako 7. etapa irabazita. Txirrindulari frantziarrak esprint oso liskartsuan zeharkatu du lehenik helmuga.
2023/09/01 - 21:44
Espainiako Vueltaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Denia - Xorret de Cati (165 km)
Zortzigarren etapak txirrindularien hankak probatuko ditu bost mendaterekin, bakoitza aurrekoa baino zailago.
2023/09/01 - 20:59
Geoffrey Soupek ezustekoa eman du eta esprintean irabazi du zazpigarren etapa
Frantziarrak Utiel eta Oliva arteko 201 kilometroko etapa irabazi du. Ander Okamika bizkaitarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da, baina tropelak harrapatu du 41 kilometroren faltan.
2023/09/01 - 11:17
Espainiako Vueltaren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Utiel - Oliva (201 km)
Etaparen lehen erdiak beheranzko joera izango du, eta bigarrena, itsas mailan, erabat laua izango da.
2023/08/31 - 21:49
2023ko Espainiako Vueltako seigarren etapako laburpena
Sepp Kussek irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa. Jumbo-Visma taldeko txirriundulari estatubatuarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian.
2023/08/31 - 19:39
Sepp Kussek irabazi du Javalambren, eta Lenny Martinez jarri da lider Espainiako Vueltan
30 bat ziklista sartu dira eguneko ihesaldian, eta Jumbo-Visma taldeko txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena Pico del Buitre mendatean. Primoz Roglicek eta Jonas Vingegaardek 32 segundoko aldea lortu dute Remco Evenepoelekiko, eta Mikel Landa laugarren sartu da.