Espainako Vuelta
2023/08/31 - 11:02
Espainiako Vueltaren 6. etaparen profila eta ibilbidea: La Vall d'Uixó-Pico del Buitre (183,5 km)
Igoera gogor eta aldapatsuek, batez ere azken txanpakoek, sailkapen orokorreko lehen aldeak markatu ditzakete.
2023/08/30 - 21:52
2023ko Espainiako Vueltako 5. etaparen azken kilometroen laburpena
Espainiako Vueltako bosgarren etapa esprintean argitu da. Bideo honetan jardunaldiko azken kilometroak eta azken esprinta ikus daitezke.
2023/08/30 - 21:15
Kaden Grovesek bigarren garaipena kateatu du segidan, Burrianan; Evenepoelek lider jarraitzen du
Soudal taldeko belgikarrak sei segundoan handitu du bere aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsari baten bidez.
2023/08/30 - 11:33
Espainiako Vueltako 5. etaparen profila eta ibilbidea: Morella-Burriana (186,5 km)
Aurreko egunetako etapa batzuek izan duten ibilbide gogorraren ondoren, jardunaldi hau esprintean erabaki daiteke, hori gertatzeko profil egokia baitu.
2023/08/29 - 21:35
Kaden Groves australiarrak irabazi du Espainiako Vueltako 4. etapa, esprint gorabeheratsu batean
Groves Juan Sebastian Molanori gailendu zaio azken metroetan, kolonbiarrak esprinta goizegi abiatu ostean.
2023/08/29 - 21:33
Espainiako Vueltako 4. etapako azken kilometroak, Kaden Grovesen garaipenarekin
Australiarra Juan Sebastian Molano kolonbiarrari eta Edward Theuns belgikarrari gailendu zaizkio. Remco Evenepoelek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.
2023/08/28 - 22:13
Remco Evenepoel da Espainiako Vueltako lider berria, Arinsalen irabazita
Belgikarra aurkariei gailendu zaie aurtengo edizioan aldapan gora amaitu den lehen etapan. Lider berriak erorikoa izan du helmuga gainditu eta jarraian.
2023/08/28 - 20:01
Espainiako Vueltako 4. etaparen profila eta ibilbidea: Andorra la Vella - Tarragona (185 km)
Ziur aski etapa honen amaiera esprintean erabakiko da, beraz, esprinterrak, lasterketaren hasierako indarrekin, garaipena lortzeko borrokan saiatuko dira.
2023/08/28 - 14:52
2023ko Espainiako Vueltaren bigarren etaparen laburpena
Hemen ikus dezakezu Espainiako Vueltaren bigarren etaparen laburpena. Mataro eta Bartzelona artean egin zituzten 181,9 kilometro, eta Andreas Kron izan zen nagusi.
2023/08/27 - 21:43
Espainiako Vueltaren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Suria - Arinsal, Andorra (158,5 km)
Astelehen honetan Vueltako lehen mendiko etapa lehiatuko dute. Txirrindulariek bi mendate izango dituzte ibilbidean, biak ala biak lehen mailakoak. Surian hasi eta Arisnalen (Andorra) bukatuko da etapa, eta 158,5 kilometroko ibilbidea izango du.
2023/08/27 - 21:13
Andreas Kron danimarkarra nagusitu da Montjuicen
Andreas Kron aurkariengandik ihes eginda iritsi da Bartzelonako helmugara, Kaden Groves (Alpecin) australiarraren eta Andrea Vendrame (Ag2r) italiarraren aurretik.
2023/08/27 - 15:59
Remco Evenepoel: "Kaka hutsa izan da, ezin genuen ezer ikusi"
Iazko irabazlea kezkatuta eta haserre agertu da lehen etapako ibilbidea arriskutsu egiten zuen argiztapen faltagatik.
2023/08/27 - 00:59
Espainiako Vueltaren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Mataro-Bartzelona (181,8 km)
Abuztuaren 27an egingo da Vueltaren 2. etapa, Mataron hasi eta Bartzelonan bukatuko dena, eta 181,8 kilometroko ibilbidea izango duena. Txirrindulariek hiru mendate igo beharko dituzte: bi 3. mailakoak eta bat 2. mailakoa.
2023/08/26 - 23:27
DSM taldeak ezustekoa eman du Vueltako hasierako erlojupekoan eta Lorenzo Milesi jarri du lider
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
2023/08/25 - 13:07
Espainiako Vueltako 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bartzelona-Bartzelona (Erlojupekoa, 14,8 km)
2023ko Espainiako Vuelta larunbat honetan, abuztuak 26, hasiko da Bartzelonan banakako erlojupeko batekin.
2023/08/24 - 21:07
Imanol Erviti bere hamabosgarren Espainiako Itzulian izango da Movistar taldearekin
Txirrindulari nafarrak arazo fisikoekin dabilen Carlos Verona ordezkatuko du.
2023/07/10 - 18:39
Evenepoel Vueltan izango da, iazko garaipena errepikatzeko asmoz
Belgikarrak, egungo munduko txapeldunak, abuztuaren 26tik aurrera jokatuko den 2023ko Vueltan parte hartuko du, iaz lortutako garaipenari segida emateko xedearekin.
2023/06/08 - 18:21
Txomin Perurena, euskal txirrindularirik irabazleena, hil da
Txomin Perurenak 12 etapa irabazi zituen Espainiako Vueltan, 11 Euskal Herriko Itzulian eta Tourreko mendiko mailota, besteak beste. Bizikleta eskegi ondoren, hainbat talde zuzentzera pasa zen, eta askotan kolaboratu izan du etxe honetan komentarista gisa.
2023/06/08 - 15:12
Txomin Perurena euskal txirrindulari ohia hil da 79 urte zituela
Oiartzuarrak 158 garaipen lortu zituen profesionaletan, baita bigarren postu bat Espainiako Vueltan ere. Halaber, EITBko hainbat hedabidetan parte hartu zuen komentarista gisa.
2023/05/07 - 20:03
2023ko Emakumezkoen Vueltako 7. etapako laburpena
Bideo honetan ikus ditzakezu Emakumezkoen Vueltako 7. etapako laburpena eta unerik onenak.