Pogacarrek Enric Mas gainditu du Castelloko helmugan eta lidergoa sendotu du
UAEko txirrindulari esloveniarrak argi eta garbi gainditu du Movistar taldeko espainiarra, orain sailkapen nagusiko bigarren postuan dagoena, biek beste faborito batzuekiko abantaila hartu ostean.
Pogacarrek Vueltako 6. etapa irabazi du Castellon. Argazkia: EFE.
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa, Alcossebre eta Castello artean (177,4 km) jokatu dena, eta aurtengo edizioko hirugarren garaipena eskuratu du berak duen lidergoa sendotzeko.
Tropelak bi minutu eta erdiko aldea izan duen ihesaldia neutralizatu ostean, Pogacarrek lasterketaren burua hartu du, eta atzetik beste faborito batzuk osatutako talde bat sortu da: Enric Mas (Movistar Team), Primoz Roglic (Red Bull), Felix Gall (Decathlon), Richard Carapaz (EF Edication), Harold Tejada (Astana) eta, ihesalditik zetorren Ramses Debruyne (Alpecin).
Ondoren, Enric Masek erasoa bota du bakar-bakarrik Pogacar harrapatu ahal izateko eta, eta El Bartolo buruan koroatzeko gai ere izan da. Hori guztia, Pogacar eta Masentzat sustoz beteta egon den jaitsiera teknikoan jauzi egin aurretik gertatu da. Movistarrekoa izan da, lehenik, balaztaz pasa dena, eta, ondoren, lasterketako liderra bihurgune batean irten da, oina lurrera jarri behar izan duelarik.
Hori bai, horrek guztiak ez die Pogacarri eta Masi Castelloko helmugara bakarrik iristea eragotzi. Dueluak, a priori, esloveniarrari egiten zion mesede, Castelloko esprintean abiadura handiagoa baitzuen. Eta munduko txirrindulari onenak ez du barkatu, argi eta garbi irabazita.
Sailkapen nagusian, Pogacarrek lidergoan jarraitzen du. Gaurko emaitzen ondoren, Enric Mas da bigarren, liderrarengandik 3 minutu eta 34 segundora, eta Primoz Roglic hirugarrenera jaitsi da, 4 minutu eta 21 segundora.
Sailkapenak:
Zure interesekoa izan daiteke
Matthew Brennanek bere indarra erakutsi du esprintean eta bigarren garaipena lortu du Vueltako bosgarren etapan
Visma taldeko txirrindulari britainiarrak Jordi Meeus belgikarra (Red Bull) eta Vincenzo Albanese italiarra (EF Education) gainditu ditu Roquetesko helmugan. Pogacarrek (UAE) lider jarraitzen du.
Pogacar bakarrik helmugaratu da Andorran, beste maisutasun erakustaldi bat eginda
Esloveniarrak kolpe handia eman du goi-mendiko lehen etapan, helmugarako 50,5 kilometro falta zirela hautsi du lasterketa, Coll de Beixalisen. Widar izan da bigarren, eta Gall, hirugarren.
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko liderra izango da bere hamargarren Vueltan
Horrela, arabarrak hamargarren aldiz korrituko du Espainiako Vuelta, kasu honetan Soudal Quick-Step taldeko lider gisa. Hala ere, Filippo Zana italiarra eta Valentin Paret-Peintre frantziarra dira sailkapen nagusirako taldearen beste aukerak.
Pello Bilbaok bere azken Espainiako Vueltan lehiatzeko aukera izango du Bahrain taldearekin
Frantziako Tourra galdu ostean, txirrindulari gernikarrak motibazio bereziarekin egingo dio aurre bere azken Vueltari, eta hiru asteetan zehar talde gaztea gidatzen lagunduko du. "Azkenean, Tourra korritu ez izanak Vuelta egiteko ateak ireki dizkit, eta oso motibatuta nago", adierazi du Bilbaok.
Markel Beloki gasteiztarra Vueltako irteeran izango da Carapaz buru duen EF taldearen eskutik
Txirrindulari arabarrak bere bigarren Vueltan izango duen zeregin nagusia taldeburu ekuadortarrari laguntzea izango da. "Denboraldian zehar hainbat lasterketatan izan ditut aukerak, baina orain taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz. Hori da hurrengo hiru asteetarako helburu nagusia", azaldu du Belokik.
Kern Pharma Espainiako Vueltara itzuliko da, 2024an izandako arrakasta errepikatzeko asmoz
Berrade, Uriarte, Cobo, Brustenga, Ruiz, Elosegi, Ramiro Sosa eta Wenzel dira talde nafarrak Monakon larunbat honetan abiatuko den lasterketan parte hartzeko aukeratu dituen zortzi txirrindulariak.