Tarling harrapatu zuen autoa ibilbidean nola sartu zen ikertzen ari dira
Poliziaren bozeramaile baten kontakizunari esker, Portugalgo Voltan txirrindulari galestarra hil aurretik gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago jakin ahal izan dituzte.
Portugalgo Itzuliko tropelaren omenaldia Finlay Tarling txirrindulariari. Irudia: EFE
Finlay Tarlingen istripuaren harira Portugalgo Fiskaltzak ikerketa ireki du ibilgailu hori lasterketako ibilbidean nola sartu zen aztertzeko.
Poliziaren bozeramaile batek RTP kate portugaldarrari azaldutakoaren arabera, gidariak itxaron egin zuen tropela pasa arte, eta txirrindulari gehiago ikusi ez zituenez, errepidea libre ote zegoen galdetu zien hainbat ikusleri. Ikusleek, dirudienez, parte-hartzaile gehiago pasako ez zirela pentsatu, eta, ondorioz, gidariak okerreko erantzuna jaso zuen, trazatuan sartu eta handik gutxira Tarlingekin talka egin zuen.
Gidariak negatibo eman zuen alkohol eta droga probetan, eta epaimahaiak txirrindulariaren autopsia agindu du.