Finlay Tarling 19 urteko britainiarra hil da Portugalgo Voltan
Lehiaketa ematen zuen kateak, Portugalgo RTP kanalak, adierazi duenez, kontrako noranzkoan zihoan eta lasterketakoa ez zen ibilgailu batekin aurrez aurre talka egin ostean hil da.
NSN Development Team taldeko Finlay Tarling txirrindulari britainiarra hil da ostiralean, Portugalgo Voltako zortzigarren etapan parte hartzen ari zela istripu bat izan ostean.
Sareetan argitaratutako ohar batean, Voltako arduradunek esan dute 19 urteko txirrindularia "istripu larri baten ondorioz" hil dela. Bestalde lehiaketaren berri ematen ari zen Portugalgo RTP kateak adierazi duenez, kontrako noranzkoan zihoan ibilgailu batekin aurrez aurre talka egin du.
Hori dela eta, etapa bertan behera utzi dute helmugara iristeko 20 kilometro inguru falta zirenean, eta, antolatzaileen arabera, "errespetua eta dolua adierazteko, ez da podiumeko zeremonia egingo".