Paris-Tours 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matteo Trentin beteranoak irabazi du Paris-Tours lasterketa, esprintean

Txirrindulari italiarra bere esperientziaz baliatu da lasterketa hirugarrerenez irabazteko, 2015ean eta 2017an ere irabazi baitzuen.
Matteo Trentinek irabazi du esprintean Paris-Tours lasterketa
Matteo Trentinek irabazi du esprintean Paris-Tours lasterketa Argazkia: @ParisTours

Matteo Trentin (Tudor Pro Cycling) 36 urteko italiarrak irabazi du igande honetan Paris-Tours lasterketaren 2025eko edizioa, esprintean. Horrela, hirugarrenez eskuratu du, 2015ean eta 2017an ere irabazi baitzuen.

Txirrindulari italiarra bere esperientziaz baliatu da garaipena esprintean eskuratzeko, eta bost txirrindularik osatutako tropel bateko azkarrena izan da. 4 ordu, 18 minutu eta 50 segundo behar izan ditu Chartres eta Tours arteko 211,6 kilometroko ibilbidea egiteko.Ā 

Trentinek Christophe Laporte frantziarra (Visma-Lease a Bike) eta Albert PhilipsenĀ danimarkarra (Lidl Trek) gainditu ditu azken metroetan, bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Paul Lapeira (Decathlon AG2R) izan da laugarren, eta Thibaud Gruel (Groupama-FDJ), berriz, bosgarren.

Sailkapena

1 - Trentin, Matteo (Tudor) 4:18:50

2 - Laporte, Christophe (Visma) d. b.

3 - Philipsen, Albert (Lidl - Trek) d. b.

4 - Lapeira, Paul (Decathlon AG2R) d. b.

5 - Gruel, Thibaud (Groupama) d. b.

6 - Bissegger, Stefan (Decathlon AG2R) +0:03

7 - Vacek, Mathias (Lidl - Trek) +0:19

8 - Godon, Dorian (Decathlon AG2R) +0:23

9 - Stuyven, Jasper (Lidl - Trek) d. b.

10 - Covi, Alessandro (UAE) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X