Pistako Europako Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larrartek eta Calvok Espainiako marka hautsi dute taldekako proban

Horiekin batera Laura Rodriguezek eta Isabel Ferreresek osatutako laukoteak 04:26.621eko denbora egin du; ia 2 segundo hobetu du, beraz, otsailaren 8an txapelketa honetan bertan ezarritako 04:28.054eko marka.
Larrate eta Calvo, taldekako proban
Larrate eta Calvo, taldekako proban. Argazkia: @RFECiclismo

Eukene Larrarte eta Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariek Espainiako marka hautsi dute Grenchenen (Suitza) jokatzen ari diren pistako txirrindularitzako Europako txapelketetan.

Tolosarra eta gasteiztarrarekin batera Laura Rodriguezek eta Isabel Ferreresek osatutako laukoteak 04:26.621eko denbora egin du. 9 segundo hobetu du, beraz, txapelketa hau jokatu aurretik zegoen Espainiako errekorra, aste honetan bertan 04:28.054eko denbora ezarri ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X