Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta Gorka eta Ion Izagirre anaiak, Murtziako Itzulian, larunbatean
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma taldeak eta UCI WorldTourreko zenbait euskal txirrindulari Murtziako Itzuliak argitaratutako parte-hartzaileen behin-behineko zerrendan daude. Lasterketa larunbatean jokatuko dute, hilaren 11n, 194,7 kilometroko ibilbidean, etapa bakarrean, eta, maila goreneko taldeei dagokienez, euskal txirrindulari hauek izango dira bertan: Ion eta Gorka Izagirre anaiak (Cofidis eta Movistar, hurrenez hurren), Jonathan Lastra (Cofidis) eta Oier Lazkano (Movistar).
43. aldiz egingo dute Murtziako Itzulia. Txirrindulariak San Javier udalerritik irtengo dira, eta helmuga Cartagenan izango dute. Hiru mendate gainditu beharko dituzte: Cesta de Gallo, hirugarren mailakoa bera, 39. kilometroan; maila bereziko Collado Bermejo, aurtengo Marco Pantani gaina, 106. kilometroan; eta El Cedacero hirugarren mailako mendatea 177. kilometroan, alegia, helmugarako 17 kilometrora. Helmuga Torres Parkean amaituko da, kilometro bateko baino gehiagoko igoera batekin; bertan, % 15erainoko aldapak izango dira.
Murtziako Itzuliak, halaber, hiru tarteko helmuga izango ditu. Guztira, 21 talde arituko dira, eta horietako bederatzik UCI WorldTeam maila dute.
2022an, UAE Team Emirates Alessandro Covi izan zen garaile; larunbatean berriro ere irabazten saiatuko da txirrindulari italiarra. 2021ean, aldiz, Euskaltel-Euskadiko Antonio Jesus Soto txirrindulari murtziarrak lortu zuen garaipena; Soto ere irtengo da larunbatean, arrakasta hori errepikatzeko asmoz.
Hona hemen 2023ko Murtziako Itzuliaren profila:
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.