Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oier Lazkano Movistar taldean arituko da

Hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du, 2024ko abenduaren 31ra arte.
Oier Lazkano. Argazkia: Movistar Team
Oier Lazkano. Argazkia: Movistar Team

Movistar Team taldeak 2022rako egin duen laugarren fitxaketaren berri eman du gaur, Caja Rural – Seguros RGA etxeko Oier Lazkano (Gasteiz, 1999) fitxatu duela iragarri baitu.

Gasteiztarrak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du, eta, Oscar Rodriguez, Max Kanter eta Alex Aranburu bezala, taldea indartzeko heldu da.

Eusebio Unzue Kirol zuzendariak talentu handiko gazte bat fitxatu duela esan du: "Gaitasun handiko ziklista da Oier. Talentu handikoa, nekaezina, eta hamaika ihesalditan parte hartu eta erakustaldia eman duena beti. Potentzia handikoa".

Aurtengo denboraldian, txirrindulari oso garrantzitsua izan da Caja Rural taldean, eta Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan eta Espainiako Itzulian parte hartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X