Oroz (Kern Pharma): "Etapa guztiek 3.000 metroko desnibela dute"
Ken Pahrma taldeak La Marselleseko Sari Nagusian eta Bessegeseko Izarreko lasterketetan UCI World Tourreko talde bezala debuta egin eta gero hurrengo erronka asteburu honetan du Itsas Alpeetako Tourra.
Juanjo Oroz kirol-zuzendariak argi du jomuga, "egungo egoeran lehen mailako probetan parte hartzea oso garrantzitsua da eta ziklistak sailkapeneko lehengo postuetan izatea inportantea da ere". Horretarako bi gizon ditu, Jon Agirre eta Ivan Moreno, biak eskalatzaileak.
"Etapa guztiek 3.000metroko desnibela dute. Baliteke lehen egunean diferentzia asko egon ez, baina bai larunbateko eta igandeko jardunaldietan. Ehuneko ehuna exijitzen du lasterketa honek eta horrek erakartzen gaitu", gehitu du Orozek.
Kern Pharmak aurkeztuko duen taldea: Roger Adria, Jon Agirre, Urko Berrade, Jaime Castrillo, Carlos Garcia Pierna, Ivan Moreno eta Jose Felix Parra.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Italiako Giroko 20. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Gemona del Friuli-Piancavallo (200 km)
109. Italiako Giroaren azken-aurreko etapako azken hirurogeita hamar kilometroetan, txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute Piancavallo lehen mailako mendate gogorra. Hor, Piancavallon, eguna amaituko da, eta ziklistei soilik beste etapa bat geldituko zaie, Erromakoa; hortaz, ia-ia dena erabakiko da 20. etapa honetan.
2026ko Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Feltre-Alleghe (151 km)
Dolomita Alpeetan jokatuko den etapa ikaragarri gogorra da. Txirrindulariek ibilbidean sei mendate jarraian eta, gutxi gorabehera, 5.000 metroko desnibela gainditu beharko dituzte.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Yara Kastelijnek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Usoa Ostolaza hirugarren izan da
Sailkapen nagusian ez ezik, Neilako aintziretan bukatu den etapan ere hirugarrena izan da txirrindulari zarauztarra. Azken etapan, berriz, Kastelijn txapelduna gailendu da.
Joseba Beloki: “Oso Giro arraroa izaten ari da"
Joseba Beloki txirrindulari ohi eta Giroan lehian ari den Markel Belokiren aitak lasterketaren lehen bi asteen analisia egin du. Giro honetan txirrindulariak "oso azkar" ibili direla esan du eta Giroa bukatzeko falta diren etapetan mugimendu gutxi izango direla iragarri du.
Fredrik Dversnes nagusitu den Italiako Giroko 15. etapako azken kilometroa
Fredrik Dversnes Lavik (Uno-X) norvegiarrak eta Mirco Maestri (Polti) eta Martin Marcellusi (Bardiani) italiarrek esprintean erabaki dute Italiako Giroko 15. etaparen irabazlea. Dversnes gailendu da, lasterketa osoa ihesaldian eman ondoren.
Fredrik Dversnes norvegiarrak garaipen handia lortu du Milanen, ihesaldia azkeneraino eramanda
Martin Marcellusi (Bardiani), Mattia Bais (Polti), Mirco Maestri (Polti) eta Fredrik Dversnes (Uno-X) txirrindulariek helmugaraino eraman dute eguneko ihesaldia. Tropelak ezin izan ditu harrapatu, eta txirrindulari norvegiarra gailendu da esprintean.
ZUZENEAN: Italiako Giroko 15. etapa, Voghera-Milano (157 km)
Jarraitu Italiako Giroko 15. etapako zuzeneako emanaldia, Voghera-Milano (157 km).
Arrieta, mendiko maillotaz: “Vingegaard dagoen bezala, zaila da"
Igor Arrieta (UAE) eguneko ihesaldian izan da Giroko 14. etapan. Azken 13 kilometroetan atzean geratzen hasi da, eta 23. postuan bukatu du etapa. Mendiko maillota lortzeko borrokan jarraitzen du, baina, Vingegaarden sasoia ikusita, zaila izango dela onartu du.
Vingegaard gailendu da Pilan, eta Italiako Giroko maglia arrosa eskuratu du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak, horrenbestez, hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan, eta, gainera, sailkapen nagusiko lider jarri da; izan ere, Afonso Eulalio, lehen tokian hamar egun eman ostean, atzean gelditu da etapako azken mendatean.