Alpeetako Tourra (1. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mollema da Itsas Alpeetako Tourreko lehen liderra, estreinako etapa irabazita

Bauke Mollemak irabazi du Itsas Alpeetako eta Varreko lehen etapa, Gourdon mendatean nagusituta. Ondorioz, Trek taldeko txirrindulariak jantzi du liderraren elastikoa.
Bauke Mollema
Bauke Mollema, Itsas Alpeetako Tourreko lehen etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Bauke Mollemak (Trek Segafredo) irabazi du Itsas Alpeetako eta Varreko Tourraren lehen etapa, Biot eta Gourdon (186,8 kilometro) artekoa. Ondorioz, liderraren elastikoa jantzi du Herbehereetako txirrindulariak.

Mollema (34 urte) onena izan da azken igoeran, eta helmuga lehen postuan gurutzatu du, Greg Van Avermaet (Ag2r Citroƫn), Valentin Madouas (Groupama-FDJ) eta Michael Woods (Israel Start-Up Nation) txirrindulariak mendean hartuta. Gorka Izagirre (astana) euskal txirrindularia etapa irabazlearengandik hiru segundora helmugaratu da Nairo Quintanaren eta Geraint Thomasen multzo berean.

2019an lortu zuen Bauke Mollemak bere azken garaipena. Ostiral honetan 2021 denboraldiko palmaresa estreinatu du, eta lidergoa babestuko du bigarren etapan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X