Euskadi Fundazioaren emakumeen taldea Kontinentala izango da
Laboral Kutxa, Euskadi Fundazioaren emakumeen taldea, Kontinentala izango da 2021ean hasiko den denboraldian. Nazioarteko bigarren maila da eta bertan izango da datorren urtean Mikel Landa presidente duen taldea.
Buruan, kirol-zuzendari moduan, Ion Lazkano egongo da. 2016an Lointek eta azken hiru urteetan afizionatuen Fulen zuzendu eta gero bere estreinaldia izango da Kontinental mailan. Nabarmentzekoa da taldera heldu den txirrindulari bat, Tania Calvo. Pistan hiru domina ditu Europa mailan eta Olinpiar Jokoetan parte hartu du gasteiztarrak.
Taldean jarraituko duten emakumeak: Paula Suarez, Ainhize Barrainkua, Nekane Gomez, Elena Cuenca eta Uxue Albizu.
Txirrindulari gazte berriak: Eukene Larrarte, Idoia Eraso, Irantzu Beloki, Garazi Estebez, Usoa Ostolaza eta Xubane Garai.
Mikel Landarentzat oso positiboa da maila aldaketa eta Laboral Kutxari , Orbeari eta Skoda Menabiri eskerrak eman nahi izan dizkie bere babesagatik; beste alde batetik, Lazkanok, etxean jokatu beharreko Itzulia eta Durango-Durango lasterketak izango direla jomuga iragarri du, baina nazioarteko WorldTourreko egutegiko lasterketak ere prestatuko dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Itzulia Women lasterketan hamalau mendate puntuagarri izango dira, hiru etapatan, maiatzaren 15etik 17ra bitartean
Lasterketako bosgarren ekitaldia Zarautzen hasiko da, maiatzaren 15ean, ostiralez, eta Donostian amaitu, hilaren 17an, igandez. Hiru etapa izango ditu probak: Zarautz-Zarautz (121,3 kilometro), Abadiño-Zornotza (138 kilometro), eta Donostia-Donostia (113,1 kilometro).
Lieja–Bastogne–Lieja 2026 Klasikoaren ibilbidea eta profila
Lasterketak amaiera berria izango du, antolatzaileek igoera historikoen aurreko tartea gogortzea erabaki baitute, bi mendate berri gehituz: Col du Maquisard eta Cote de Desnie.
Usoa Ostolaza gailendu da Eibarko Hiria Sari Nagusian
Laboral Kutxako txirrindularia bakarka helmugaratu da Eibarren, lasterketa Izuako igoeran erabaki ostean.
Pinarellori O Gran Camiñoko bosgarren etapan garaipena eman dizkioten azken metroak
Alessandro Pinarello (NSN Cycling) italiarrak irabazi O Gran Camiñoko bosgarren eta azken etapa. Salikapen nagusian, Adam Yates (UAE) geratu da lehen postuan, Nordhagen (Visma) bigarrenean, eta Pinarello (NSN Cycling) bera hirugarrenean.
Adam Yates gailendu da Cabeza de Meda mendatean, eta lidertza bereganatu du O Gran Camiñon
UAE taldeko liderra bakarka helmugaratu da Cabeza de Medan, amaieratik 3,5 kilometrora erasoa jo eta bere aurkari guztiak atzean utzita.
Romeok erakustaldia eman eta etapa irabazi du Padronen, eta Pinarello da lider berria
Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du O Gran Camiñoko hirugarren etapa, Carballo eta Padron artean. 22 urteko txirrindulari gazteak seigarren garaipena du profesional mailan.
Ivan Romeo bakarrik helmugaratu da O Gran Camiñoko hirugarren etapan
Valladolideko txirrindulari gazteak indar erakustaldia eman du, eta bakarrik helmugaratu da. Alessandro Pinnarello (NSN Cycling Team) eta Abel Balderstone (Caja Rural-Seguros RGA) 15 segundora iritsi dira, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Eibarko Hiria VIII. Sari Nagusia aurkeztu dute
Larunbat honetan 10:00etan abiatuko da, eta nazioarteko 11 talde izango dira irteeran. Txirrindulariek 108 kilometro inguruko ibilbide gogorra egin beharko dute: hirugarren mailako bi mendate, bigarren mailako bat eta helmugarako sei kilometroren faltan, Izua.
2026ko Flèche Wallonne klasikoaren ibilbidea eta profila
Klasikoaren 90. edizioa datorren asteazkenean jokatuko da. Lasterketa zuzenean emango du ETB1ek, 15:15etik aurrera. Aurten, Herstalen hasiko da lehen aldiz, Liejatik oso gertu. Pogacar izan zen iazko irabazlea Huyko harresian.
Carlos Canalen lehen garaipenaren azken sprinta, O Gran Camiñoko bigarren etapan
Carlos Canal (Movistar) galiziarrak irabazi du O Gran Camiñoko bigarren etapa, bere lehen garaipen profesionala. Wenzel (Kern Pharma) izan da bigarren eta Fagúndez (Burgos) hirugarren. Rafael Reis (Anicolor) portugaldarrak bereganatu du sailkapen nagusiko lidergoa.