Saudi Arabiako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Niccolo Bonifazio, Saudi Arabiako Itzuliko bigarren etapako garailea

Italiarrak Phil Bauhaus alemaniarra (Bahrain-McLaren) eta Nacer Bouhanni frantziarra (Arkéa Samsic) menderatu ditu esprintean.
Niccolo Bonifazio (Total-Direct Energie). Argazkia: EFE
Niccolo Bonifazio (Total-Direct Energie). Argazkia: EFE

Niccolo Bonifazio txirrindulari italiarrak (Total Direct Energie) eskuratu du Saudi Arabiako Itzuliko bigarren etapa, helmugara iristen lehena izan baita. Sadus Castle eta Al Bujairi artean 182 kilometroko ibilbidea egin ostean, bera nagusitu da esprintean.

Italiarra Phil Bauhaus alemaniarra (Bahrain-McLaren) eta Nacer Bouhanni frantziarra (Arkéa Samsic) menderatu ditu esprintean, eta tropela iritsi da jarraian. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X